Amstrad PC1512
Amstrad PC-1512 1986.urtean sortu zen eta merkatuan existitu izan diren lehenengo ordenagailu pertsonaletako bat izan zen.
Amstrad PC1512 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Amstrad |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
Ezaugarriak | |
CPU | Intel 8086 (en) |
Sistema eragilea | MS-DOS eta DOS Plus (en) |
Deskribapena
aldatuAmstrad PC1512 IBM sistemarekin bateragarria den Amstrad ordenagailu pertsonaletako bat da; eta 1986. urtean sortu zen lehenendabiziko aldiz. Beranduago, Amstrad PC1640 ordenagailuarengatik izan zen ordeztua.
Aipatutako ordenagailua 225.000 pezeta -ren balioarekin izan zen merkaturatua[1] (£499 Erresuma Batuan), eta nahiko ongi saldu zen, izan ere, Europa osoko PC merke bakarretakoen artean zegoen. Honek asko lagundu zuen PC1512 -ren merkaturatzean, honen hedapen erraza lortu baitzen ordenagailuen europar merkatuan (kontsumitzaile txikiei nahiz enpresei zuzendua). Horregatik, esandako ordenagailuaren publizitatea bai etxeetara eta baita bulegoetara ere bideratua izan zen. PC1512 -ren influentzia han zen handia non UK PC Plus aldizkari espezializatuak bazkide bezala hartu zuen aipatutako modeloa, garai hartan bestelako PC bat edukitzea ez baitzen ohizkoa inolaz ere.
Bestalde, Amstrad berak argituratutako bertsioaz gain, badago beste bertsio bat ere, Schneider izena duena. Azken hau Alemanian Amstrad -en produktuak merkaturatzeko lagungarri gertatu zen izena da.
Arkitektura
aldatuPC1512 512K-ko RAM memoriaz hornitzen zen; hala ere, 640K-ko edukiera batera zabaldua izan zitekeen, hedatzeko pack berezi baten laguntzaz baliatuz. Bideoaren irteera CGA arauarekin bateragarria zen, 640 x 200 erresoluziozko 16 koloreko grafikoak erabiltzeko hedapenarekin. PC1512 -ko nahiz PC1640 -ko CPU -a 8 MHz-ko[2] Intel 8086 bat zen, eta Tetris, Maniac Mansion eta Prince of Persia bezalako jokoetara jolasteko nahikoa zen. Beranduago irtendako ordenagailuak ez bezala, hemen ez da monitore eta teklatura lotu gabeko CPU -rik, ondorioz, korrontera entxufatzen den gauza bakarra monitorea da, ordenagailu hau hardware berri batekin eguneratzea zaila egiten duena, hain zuzen.
Arestian aipatutako ordenagailu hau MS-DOS eta Digital Research DOS Plus sistema eragile -ekin zetorren, azken hau aurrekoaren bertsio berria izanik, CP/M motako diskak irakur ditzakeelako. Hauek GEM Windowing System -ri ere lizentzia ematen dute.
MS-DOS ordenagailu honekin batera merkaturatzeko arrazoia Alan Sugar -ek sistema eragile hau erosteko lortu zuen prezio baxu sinestezina da. Honen zergatia Sugar (software-ak erosteko garaian) prezio txikiak erraztera ohituta zegoela da, eta ondorioz, Microsoft -en aldetik beherapen izaugarria lortu zuen. Bestalde, MS-DOS merkeagoa zen, eta baita eragiketak egiteko bestea bezain gai. Honen guztiaren ondorioz, Alan-ek ez zuen arrazoirik ikusten bere ordenagailua sistema eragile bakarrarekin merkaturatzeko. Eta gainera, Microsoft -ek ordenagailu hau MS-DOS sistemarekin aterako zela ziurtatu nahi zuen (izan ere, ordenagailu merke batek salmenta handiak izan litzake, MS-DOS -ek marjina handiagoak lortzea lagunduz) eta, beraz, honek eragin zuen Microsoft -ek MS-DOS -en lizentziak Amstrad -i hain merke saltzea.
PC1512 -ari PC1640 -ak jarraitu zion, azken honek 640KB-eko RAM memoria duelarik. Gainera, grafikoak erabiltzeko balio duen EGA programarekin bateragarritasuna du, nahiz eta ECD modeloa da programa hori bere osotasunean erabil dezakeen bakarra. Ordenagailu hauen disko gogorra -k soinu berezi bat egiten du, eta honek ordenagailu hauek ezagutaraztea ahalbidetu du.
Amstrad -ek saiakera bat egin zuen Estatu Batu -ko ordenagailuen merkatuan hedatzeko; AEB -n PC1512 -a PC5120 bezala ezagutzen zen, eta PC1640 -a berriz, PC6400 bezala. PC1512 -a Sinclair PC500 bezala ere saldu izan zen.
Ordenagailuko sarrerako dispositiboak bereziak dira; arratoia Amstrad arratoi bat da, garai hartako arratoi gehienekin bateraezina dena. Gainera, joko ugari datoz jarrita, esate baterako, Elite, baina DOS programa askok arazoak dituzte hauekin. Bestalde, teklatuak aginte digitalentzat prestatutako base bat dakar; honela, aginte eta botoien mugimenduei ez-ohizko kode berezi bat ematen zaie, eta honela, eskuzko kontrolarentzat idatziak izan ziren DOS jokoak agintearekin erabiltzea ahalbidetzen da.
Seriea nahiko arraroa da, izan ere, barneko bozgorailuan bolumen fisikoaren kontrol bat dauka. Honek erabiltzaileak makinaren soinua ia isila egitea errazten du. Berrikuntza hau ez da ageri PC berri gehienetan. Soinuzko hardware bidez lotutako kanpo bozgorailuek bolumenaren kontrol bat dute; hala ere, legatu burrunbaria oraindik bolumenaren dispositibo finko bat da.
Xehetasunak
aldatu- 5 1/4ko 360KB-ko unitate bat edo biko bertsioan eskuragarri, edota bestela, 3 1/2ko unitate bateko bertsioan.
- 10 edo 20MB-ko disko gogorra.
- Software -aren eskuzko kopia eta baita diskete baten laguntza ere.
- CGA erresoluzioa eta 16 kolore dituen 640 x 200ko beste erresoluzio gehigarri bat.
- Monokromo edo grisak diren monitoreak. CGA monokromo monitoreak grisezko eskala batean funtziona dezake, eta hau ez da beste Hercules pantailekin bateragarria.
- Oinarrizko plakak RS232C serieko portua eta beste portu paralelo bat dakar.
- Bolumenaren koltrola daraman bozgorailua (PC bozgorailua, soinuzko txartelik gabe)[3].
- Bateria autonomoa eta RAM memoriazko konfigurazioa duen ordu erreala adierazten duen erlojua.
- Koprozesadote matematikoarentzat socket-a.
- Arkatz optikoarentzat konektatzailea.
- Tamaina osoko QWERTY teklatua.
- Joystick-arentzat portu bat teklatuan bertan.
- Bi botoieko arratoia.
- Microsoft Mouse -ekin bateragarria.
- ISA deituriko hedapenezko hiru zirrikitu.
Osagaiak
aldatuAmstrad -ek Amstrad DMP3000 inprimagailua merkaturatu zuen, honen ezaugarririk garrantzitsuena bere lerroak 80 karakterez osatuak daudela izanik. Gainera, IBM eta Epson inprimagailuekin bateragarria dela esan beharra dago. Bestalde, A4 izeneko papera erabil dezake, baita bestelako paper plegatuak ere. Ordenagailura portu paralelo bidez konektatzen da.
Amstrad -ek SM2400 modem -a ere merkatura atera zuen, bere abiadura 2400 baudio direlarik. Modem hau PC1512 eta PC1640 modeloetarako baliagarria da.