Parenkima
Parenkimak landareen ehun betegarri garrantzitsuenak dira, hau da, landareei masa ematen diete. Ehun helduen artean espezializazio mailarik txikiena du.
Landarean egiten duten funtzioaren arabera bost mota bereizten dira: klorofilakoa, erreserbakoa, aeriferoa, akuiferoa eta eroalea:
- Klorofilikoak edo fotosintesikoak: landareen atal berde guztietan dago. Kloroplasto asko duten zelulek eratzen dute eta euren zeregina fotosintesia egitea da. Bi parenkima klorofiliko mota daude euren itxura eta zelulan duten kokapenaren arabera: hesitua eta lagunar edo harroa.
- Erreserbako parenkima: landarearentzako beharrezkoak diren substantziak biltzen berezituta dauden zelulek osatzen dute. Argitara ez dauden organoetan dago, tuberkulu, bihotz...adibidez. Kokapenaren arabera: Kortikalak edo muinekoak.
- Parenkima aerifero edo aerenkimak duten ezaugarri nabarmena zelula artean hutsarte handiak daudela da. Hutsarte horietan garraiatzen eta pilatzen dira gasak.
- Parenkima akuiferoa ura biltzeko egokituta dauden zelulek osatzen dute. Zurtoinaren barrualdeko eremuetan eta leku eta klima hezeetakoak diren landareetan.
- Parenkima eroaleak hodi eroaleen artea betetzen duten zelula multzoak osatzen dute. Laguntzen dion hodi eroalearen arabera, parenkima xilema eta parenkima floema daude.