Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

San Patrizio edo Patrizio Irlandakoa (latinez: Patricius, irlanderaz: Padraig; jaiotzako izenaz Maewyn Succat) kristau misiolaria izan zen V. mendean eta Irlandako patroi santua izateagatik da ezagun. Santa Brigida eta San Kolunbarekin batera, Britaniako predikari eta erlijiosoa izan zen eta, ohituraz, Irlandako uhartean kristau erlijioaren sartzailetzat hartzen da.

Patrizio Irlandakoa

Roman Catholic Diocese of Armagh (en) Itzuli apezpikuen emeritua

455 - 493ko martxoaren 17a

Armagheko Roman Catholic Bishop of Armagh (en) Itzuli

445 - 455
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Armagh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBritania, IV. mendea
HeriotzaSaul, V. mendea ( urte)
Familia
AitaCalpornius
AmaConchesa
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakezezaguna
latina
Irakaslea(k)Germanus of Auxerre (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiza, nekazaria, misiolaria eta idazlea
Santutegia
Martxoaren 17 eta March 17 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 71620750 Edit the value on Wikidata

Maewyin Succat, etorkizunean Patrizio izen kristaua hartu zuenak, Calphurnius-en eta Conchessa-ren (britaniar-erromatar izenak) semea zen. Apostolu eta Irlandako zaindari edo patroi santu izateagatik gurtua da. San Patrizio Eguna martxoaren 17an da, haren heriotzaren egunean, eta mundu osoko irlandarrek ospatzen dute.

Ibilbidea

aldatu

Uste zabalduen arabera, uhartearen hurrengo tokietan ibili izan zen santua:

  • Down konderria: Saul edo Sabhall Phádraig eta Downpatrick edo Dún Pádraig

Hirusta

aldatu

Elezaharraren arabera, San Patriziok hirusta (hiru hostoko landarea) erabiltzen zuen Hirutasun Santuaren dotrina azaltzeko, Jaungoikoaren hiru pertsonen irakaspena alegia: Aita, Semea eta Izpiritu Santua. Istorio hau lehenengo aldiz azaldu zen 1726ko idazki batean, baina zaharragoa izan daiteke. Hala ere, ez dago ebidentziarik osagai hau mundu paganoan existitzen zanik. Edozein modutan, hirusta da San Patrizio Egunaren sinboloa da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrizio Irlandakoa