Pedro Mourlane Mitxelena
Pedro Mourlane Mitxelena (Irun, 1885eko irailaren 11 – Madril, Espainia, 1955eko azaroaren 25a) gipuzkoar idazle eta kazetaria izan zen.
Pedro Mourlane Mitxelena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1885eko irailaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1955eko azaroaren 25a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, poeta eta literatura-kritikaria |
Kidetza | Asociación de la Prensa de Madrid |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Falange Espainola Falange Española y de las JONS FET y de las JONS |
Bizitza
aldatuLiteratura- eta historia-ikasketak egin zituen Valladoliden. Literatura kritika-lanak egin zituen gaztetatik eta 1915ean El discurso de las armas y las letras liburua aurkeztu zuen. 1921ean Bilboko La Semana aldizkariaren zuzendari egin zuten eta 1924an La Noche arratseko egunkari monarkikoaren zuzendaria izan zen. El Liberal egunkariko zuzendaria izan zen 1926-1931 urteetan.
Madrila jo zuen Espainiako errepublika garaian eta talde falangistekin harremanetan jarri zen. 1935ean, Cara al Sol himno falangistaren letra idatzi zuen, beste falangista batzuekin batera. Intelektual frankista handienetakotzat hartua izan da.
Obra
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatu- Etxezarreta, Ramon, Euskal Herriko egunsentizaleak, berria.eus