Pedrusko Futbol Taldea
Pedrusko Futbol Taldea Arrasateko (Gipuzkoa) futbol talde berezi bat izan zen. San Andres auzoan sortu zen eta Arabako Preferente mailan jokatu zuen 1994an desegin zen arte[1].
Sorrera | 1969-1994 | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Atxabalpe Arrasate | ||||||||||||||||
Liga | Arabako Erregional Preferentea | ||||||||||||||||
1992-1993 | 17.a | ||||||||||||||||
|
Historia
aldatuHastapenak
aldatu1968an hasi zen ideia gauzatzen Zaldibarko futbol txapelketan parte hartu zuen Roca taldeko kideek futbol talde bat sortzea erabaki zutenean[2]. 1969. urtean eratu zuten Pedrusco CF[1]. Antonio Bastida Toñin, Serapi Hurtado, Manolo Bachiller, Familiar, Carlos Fernandez, Zangitu, Portu, Unamuno, Davila eta Ramiro Gomez Gomez izan ziren besteak beste taldearen sortzaileak. Izena jartzeko garai hartan bazen Pepe el hincha izeneko komiki bat eta bertan Pedrusco eta Menisco futbol taldeak ateratzen zirenez haietako baten izena hartu zuten, izan ere sortzaile batzuen izenen lehen hizkiak konbinatuz antzerako zerbait ateratzen baitzen[2].
Hasiera batean Almen ikastetxeko futbol zelaian txapelketak antolatzeari ekin zioten eta hamar urte pasa ondoren Pedrusko taldea federatzea erabaki zuten, 1981ean. Hasieratik izan zituzten tirabirak herriko talde nagusiarekin (Mondragón CF) eta ondorioz Aretxabaletako UDA taldearen Ibarra zelaiaren anexoa alokatzen zuten partidak jokatzeko. Lehenengo partida Otxandioren kontra jokatu zuten eta lehen minutuan gola jaso bazuten ere azkenean 4-2 irabazi zuten[2].
Talde federatua
aldatuPedruskok 1981-82 denboraldian egin zuen debuta Arabako 1. erregionalean[3]. Garai hartan Debagoieneko taldeek arabarrekin jokatzen zuten maila horretan eta goragoko maila zen Lurraldeko Preferentean talde gipuzkoar eta arabar guztiek bat egiten zuten. Horrela izan zen 1987an probintzia bakoitzeko txapelketa sistemak bereiztea erabaki zen arte. Pedruskok Arabako Preferentean jokatzen jarraitzea erabaki zuen, dagoeneko Arrasateko Atxabalpe futbol zelaian.
1986-87 denboraldian Afizionatuen Kopan Mondra eta Aloña Mendi kanporatu zituen[2]. Urte onena 1988-89 izan zuen 3. mailara igotzear egon baitzen Pedrusko. Igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen mailaz igotzerik lortu[4]. Taldearen ibilbidea 1994. urtean amaitu zen denboraldiari aurre egiteko babesle nahikoa indartsurik aurkitu ez zuenean[1].
2016an Pedrusko federatu zeneko 35. urteurrena ospatu zuten taldeko jokalari izandakoek[5].
Uniformea
aldatu
|
|
|
Urtez urte
aldatuDenboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
1981-82 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 5.a |
1982-83 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 4.a |
1983-84 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 6.a |
1984-85 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 10.a |
1985-86 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 11.a |
1986-87 | 6 | Arabako Lehenengo Erregionala | 3.a (igo) |
1987-88 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 8.a |
1988-89 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 4.a |
1989-90 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 8.a |
1990-91 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 13.a |
1991-92 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 12.a |
1992-93 | 5 | Arabako Erregional Preferentea | 17.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Comida de exjugadores del Pedrusko FC» El Diario Vasco 2013-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
- ↑ a b c d «"Pedrusko auzoko futbol taldea zen, familia bat" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
- ↑ «Primera Regional Guipuzcoana 1981-82» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
- ↑ «Regional Preferente Alavesa 1988-89» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
- ↑ «Futbolak sortutako "familia" baten 35. urteurrena - Arrasate - 2016-10-22» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).