Petri Abelardo
Petri Abelardo (latinez: Petrus Abaelardus edo Abailardus, frantsesez: Pierre Abélard; Le Pallet, 1079 – Chalon-sur-Saône ondoan, 1142ko apirilaren 21a) filosofo eta teologo frantsesa izan zen. Teologia Eskolastikoa eta logika irakatsi zituen Parisen. Eloisarenganako izan zuen amodioak eta hori eragozteko haren osaba Fulberten ahaleginek famatu dute historian.
Petri Abelardo | |||
---|---|---|---|
1125 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Abélard | ||
Jaiotza | Le Pallet, 1079 | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma Frantzia | ||
Heriotza | Chalon-sur-Saône, 1142ko apirilaren 21 (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Héloïse and Abélard's tomb (en) Abbaye Saint-Marcel-lès-Chalon (en) Oratory of the Paraclete (en) Église Saint-Laurent de Nogent-sur-Seine (en) Museum of French Monuments (en) Père Lachaise hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Héloïse d’Argenteuil | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École cathédrale de Paris (en) | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Irakaslea(k) | Roscelin Compiègnekoa Gilen Champeauxkoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, filosofoa, musikagilea, hizkuntzalaria, poeta, autobiografialaria, logikaria, idazlea eta erlijiosoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | klasizismoa Eskolastika nominalismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||
Filosofian, unibertsalen arazoari nominalismo eta kontzeptualismoaren bidetik emandako soluzioagatik ezaguna da. Etikan, intentzioaren oinarriak ezarri zituen[1]. Maiz, "XII. mendeko Descartes" ezizena eman zaio, Rousseau, Kant, eta Spinozaren ideietara aurreratu baitzen. Enpirizismoaren aurrekaritzat ere hartzen da.
Abelardoren doktrina kondenatua izan zen bi Kontziliotan (Soissons, 1121; Sens, 1140), eta bere irakaspenak bildu zizkioten etsaiek monasteriotik monasteriora etengabe aldatuz ibiltzera behartu zuten. Unibertsalen auzian, egun kontzeptualismo deituaren antzeko jarrera hartu zuen, errealismoa kritikatuz eta nominalismoa onartu gabe. Haren obra nagusiak Dialogus inter philosoforum, Ethica, Historia calamitatum Abaelardi, Sic et nunc eta Theologia christiana dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Marenbon, John. (1997). The Philosophy of Peter Abelard. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-66399-1. (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).