Pierre Alechinsky
Pierre Alechinsky (Brusela, Belgika, 1927ko urriaren 19a -) belgikar pintore, grabatzaile eta poeta da.
Pierre Alechinsky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schaerbeek eta Brusela, 1927ko urriaren 19a (97 urte) |
Herrialdea | Belgika Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure des arts visuels de La Cambre (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, idazlea, ilustratzailea, akuafortista, zeramikaria, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Bougival |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Jean Dubuffet eta Japoniar idazkera sistema |
Kidetza | Jeune Peinture Belge (en) Comité national de l'estampe (en) Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) |
Mugimendua | espresionismoa COBRA (en) Tachisme (en) Espresionismo abstraktua lyrical abstraction (en) |
Izengoitia(k) | Alshinski, Piyer |
Biografia
aldatuBelgikako Pintura Gaztea taldeko kide egin zen 1945ean, eta 1948an Cobra taldera bildu zen, Christian Dotremont poetaren eskutik. Obra aipagarriak ditu, hala nola Migrazioa (1951), Inurritegia (1954), Garden handiak (1958), Zaindaria (1980). Hainbat poetaren liburuen ilustrazioak ere egin izan ditu, baita berak idatzitako poemak argitaratu ere. Keinuen automatismoan oinarritzen da bere artegintza. Idéotraces eta Gurpil askea dira bere idazlanetako batzuk.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Alechinsky |