Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Pierre Deniker (Paris, 1917ko otsailaren 16a - Ib., 1998ko abuztuaren 17a) frantses psikiatra izan zen, lasaigarrien aurkitzailea. 1952an ikerketa-talde bat eratu zuen, Jean Delayrekin batean, Parisen, eta garrantzi handiko saioak egin zituen klorpromazinarekin. Esperimentu horietatik sendagai berri bat sortu zen: lasaigarriak. Sendagarri hura, fenotiazinen taldekoa, antihistaminikoa da, psikosi eskizofreniko eta maniako-depresiboen sintomen aringarri egokia. Gero, jatorrizko konposatua aurkitu zuen, fenotiazina, eta goragalea kentzeko eta baregarri gisa erabiltzen diren beste gai batzuk ere aurkitu zituen. Hamar urtean zehar, munduan 50 milioi pertsonek gutxienez erabili dute klorpromazina tratamendu gisa. Sendagarri horiek gorabehera psikiatriko askoren sintomak arintzen lagundu dute. Lasaigarri ahaltsuenei esker, erietxe psikiatrikoetako gaixo-kopuruak behera egin du.

Pierre Deniker

Bizitza
JaiotzaParis1917ko otsailaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1998ko abuztuaren 17a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, unibertsitateko irakaslea eta medikua
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.