Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Potasa potasio karbonatoa da, batez ere landare errautsetatik ateratzen dena.

Potasazko kristalak

Potasa erregarria (KOH)

aldatu

Gai solido zuria da, 360 °C-tan urtzen da, urarekin elkartzeko joera handia du eta bero handia askatzen du. Base indartsua da eta erraz erreakzionatzen du azidoekin, gatzekin eta esterrekin. Azala erretzen du. Uretan urtua dagoen potasio kloruroaren elektrolisia eginez lortzen da normalean. Kare itzalia irakiten dagoen potasio karbonatoarekin erreakzionaraziz ere lortzen da. Hidroxido karbonikoa finkatzeko eta urtzen ez diren hidroxidoak prezipitatzeko erabiltzen da laborategian; pinturak garbitzeko eta xaboi bigunak prestatzeko ere erabiltzen da.

Potasa karbonatodunak

aldatu

Bi mota dira: potasio karbonato neutroa (K2CO3) eta potasio bikarbonatoa (KHCO3). Lehenengoa hauts zuri gisa agertzen da, uretan oso erraz urtzen da erreakzio alkalinoa eginez eta ez da urtzen alkoholetan. Beira bereziak (hodi optikoak eta kolorezko telebistako hodiak) egiteko, potasa erregarria, potasio nitratoa, beirak, kloratoak, ferrozianuroak eta abar prestatzeko, inprimatzeko tintak egiteko, laborategiko erreaktibo gisa, xaboiak prestatzeko, artilea garbitzeko, janarien gehigarri gisa eta abar erabiltzen da. Potasio bikarbonatoa, berriz, kristal garden edo hauts eran agertzen da, zapore gazia du eta ongi urtzen da uretan eta potasio karbonatoan; alkoholetan, aldiz, ez da urtzen. Potasio karbonatoaren ur disoluzio batetik karbono dioxido gasaren korronte bat igaroaraziz lortzen da. Hartzigarriak, alkoholik gabeko edariak, botikak eta pH apaleko detergente isurkariak egiteko, potasio karbonato garbia ekoizteko, laborategiko erreaktibo eta janarien gehigarri gisa eta suteak itzaltzeko eragile gisa erabiltzen da.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.