Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Ekonomian, protekzionismoa estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko[1].

Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko. Horietako bat protekzionismoa da. Horretarako, gobernuek hainbat neurri hartzen dituzte, hala nola zerga handiak ezartzea atzerriko produktuei, salgai jakin batzuei sarrera debekatzea edota kupoak edo kontingenteak ezartzea inportazio batzuei. Munduko hainbat gobernuk hartu izan dituzte neurri protekzionistak iraultza Industrialaz geroztik, eta garai hartan izan zuen garapenik handiena.

Protekzionismoaren onuradunak eta kaltedunak

aldatu

Neurri protekzionisten onuradunak enpresa handiak eta haietako langileak dira, ezen horrela, lege-aginduz atzerriko konkurrentzia saihestuz, hobeki bermatzen dituzte beren lanpostuak. Neurri protekzionistengatik kaltetuak, oro har, kontsumitzaileak izaten dira, produktu jakin batzuk prezio garestiagoan ordaintzera behartzen baitituzte. Eta, batez ere, gutxien garaturiko herrialdeak, eragotzi egiten baitzaie beren produktuak atzerrian saltzea eta herrialde garatuekin dituzten zorrei aurre egitea.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.