Raul Cancio
Ceferino Cancio Amunarriz, ezagunagoa Raul Cancio gisa (Donostia, Gipuzkoa, 1911ko irailaren 18a - 1961eko urriaren 23a), gipuzkoar zinema-antzezlea izan zen.
Raul Cancio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1911ko irailaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1961eko urriaren 23a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Biografia
aldatuOso famatua izan gabe, Espainiako zinemako izarra izan zen 40ko hamarraldian. Madrilen egin zuen debuta, oso gazte, Adolfo Aznar eta Hans Behrendten Miguelón, o el último contrabandista filmean (1933). 40ko hamarraldian hasieran egin zen ordea ezaguna, propagandazko hainbat film frankistatan parte hartu baitzuen, gehienetan heroiaren adiskide leialaren papera eginez: José Luis Sáenz de Herediaren Raza (1941), Antonio Románen Escuadrilla (1941), Carlos Arévaloren Harka (1941), Juan de Orduñaren ¡A mí la legión! (1942).
Gerraondoko espainiar zinemagintzan etengabe jarraitu zuen lanean, eta, komediak ere egin zituen, besteak beste: Juan de Orduñaren Yo no me caso eta Ella, él y sus millones (1944).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.