Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Registan (uzbekeraz Registon) Uzbekistango Samarkanda hiriko erdigune historikoa zen, Timurtarren dinastiaren agintaldian. Registan (ریگستان) izenak persieraz "hondar lekua" esan nahi du.[1] Plaza Timurtarren Errenazimenduaren ardatzat hartu zen.

Registan
Kokapena
Estatu burujabe Uzbekistan
Region of UzbekistanSamarkanda probintzia
HiriaSamarkanda
Koordenatuak39°39′17″N 66°58′32″E / 39.654722222222°N 66.975555555556°E / 39.654722222222; 66.975555555556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1417
Suntsipena1420
Ondarea
Registan, gaueko ikuspegia.

Historia

aldatu

Jatorriz, Registan jendea biltzeko plaza bat zen, dzhartxi zeritzoten kobrezko tutu batzuez eginiriko leherketen bidez plaza bildutako pertsonei errege aldarrikapenak jakinarazten zitzaizkien, bai eta jendaurreko exekuzioak burutu ere. Islamdar arkitektura estiloko hiru madrasez (islamdar eskolak) inguratua dago. Madrazak Timur errege turkiar-mongoliarrak Samarkanda hirian utzitako ondarearen parte dira. Timurren monumentuetako batek esaera hau darama: "Guri buruz jakin nahi baduzu, azter itzazu gure eraikinak". Mende batzuk geroago, 1888an, George Curzon bidaiari eta Indiako erregeorde izango zenak Registani munduko plaza publikorik nobleena deitu zion.

Registan IX. mendeko Muhammad ibn Djafar iman santuaren hilobiaren inguruan hazi zen (hilobia Sher Dorren madrazaren parean dago), baina XIV. mendean hiriaren merkataritza-bihotza ere bazen. Sei bidek zeharkatzen zuten plaza, eta Timur gotorlekuarekin zuzenean lotuta zegoen. Dekretu inperialak teilatuetatik oihukatzen ziren, eta jendea hemen bilduko zen desfile militarrak eta beste ikuskizun mota batzuk ikusteko. Gaur egun ikusten diren hiru eraikin bikainak Erdi Aroko pieza honen ondorengoak dira.

Eragina

aldatu

Eraikin hauek, Registan eta Samarkandako beste eraikin eder batzuk, XIV. mendearen amaieran inperio osoko artisau eta eraikitzaileen batasunaren emaitza izan ziren. Bere eragina urrutira ere iritsiko zen eta urrutiko hirien izaera moldatuko zuen. Persiako monumentu sakratuak eta mogol arkitektura, gaur egun Pakistan eta India dena, hemen inspiratu ziren. Isfahango Meskita Nagusian, Agrako Taj Mahalen eta San Petersburgoko XX. mende hasierako meskitan, Registanen arrastoak ikus daitezke.

Ezaugarriak

aldatu

Gutxi gorabehera 110 m x 60 m neurtzen duen plaza hiriko plaza nagusia izan zen behin, azokaz betea eta karabasarrez inguratua (errepide ondoko ostatuak). Samarkandak bi mila urte eta erdi ditu gutxienez, eta urte horietako gehienetan posizio estrategiokoan egon zen Europa eta Asia lotzen zituzten merkataritza-bideen sarean; horrek hiriaren oparotasuna eta kosmopolitismoa argitzen du. Zoritxarrez, horrek ere inbaditzaileak erakartzeko zuen joera azaltzen du.[2]

Madrasak

aldatu

Madrasak herri islamdarretako goi-mailako irakaskuntzarako guneak dira, goi-eskolak. Madrasa eskolek Koranean oinarritutako teologia- eta zuzenbide-eskola gisa iraun dute gaur egun arte. Registanen hiru daude gaur egun:

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. https://arte.laguia2000.com/arquitectura/plaza-de-registan-de-samarkanda
  2. https://cometeelmundo.net/la-plaza-del-registan-de-samarcanda
  3. Mukminova, RG (2007). "The role of Islam in education in Central Asia in the 15th–17th centuries". Studies on Central Asia sail berria. 1. 87: 155–161.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu