Richard Rodgers
Richard Charles Rodgers (New York, AEB, 1902ko ekainaren 28a - New York, AEB, 1979ko abenduaren 30a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.
Biografia
aldatuEstatu Batuetako musika-komedia famatuak idatzi zituen, Lorenz Hart eta Oscar Hammerstein II.a testugileekin batera. Bi Pulitzer sari irabazi zituen.
Azpimarratzekoak dira, besteak beste: The Girl Friend (1926, Neskalaguna), Pal Joey (1940), Oklahoma (1943), Carousel (1945), South Pacific (1949) eta The King and I (1951, Erregea eta ni).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.