Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Ron Barassi

Australiar futbol jokalaria

Ronald Dale Barassi (Castlemaine, Victoria, 1936ko otsailaren 27a - Melbourne, 2023ko irailaren 16a) australiar australiar futbol jokalari eta entrenatzailea izan zen.[1]

Ron Barassi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRonald Dale Barassi
JaiotzaCastlemaine (en) Itzuli1936ko otsailaren 27a
Herrialdea Australia
HeriotzaMelbourne2023ko irailaren 16a (87 urte)
Hobiratze lekuaGuildford (en) Itzuli
Familia
AitaRon Barassi, Sr.
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakAustralian rules football player (en) Itzuli eta Australian rules football coach (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua87 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

Find a Grave: 259767296 Edit the value on Wikidata

Ron Barassi Sr. futbolariaren semea izan zen. Aita Tobrukeko setioan hil zen Bigarren Mundu Gerran. Ron gaztea 1953an hasi zen Melbourne Football Cluben, bere aitak bezala. 1964ra arte jokatu zuen haiekin, eta txapelketako sei final irabazi zituen, horietako bi kapitain gisa. 1965ean Carlton Football Clubek fitxatu zuen kontratu handi batekin eta 1969an erretiratu zen.

Jokalari bezala erretiratu ondoren entrenatzaile bezala ere arrakasta izan zuen. Carltonentzat bi txapelketa lortu zituen 1968an eta 1980an, eta beste bi North Melbournerentzat 1975ean eta 1977an.

Australiako Futbolaren Ospearen Aretoan "legenda" kategoriarekin sartu zen lehen jokalaria izan zen. Australiako Kirolaren Ospearen Aretoko kide ere hautatu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ron Barassi dies aged 87 as football world pays tribute to Hall of Fame Legend» 7news.com.au 2023-9-16 (Noiz kontsultatua: 2023-9-16).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.