Rope (filma)
Rope (euskaraz Soka) 1948ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da.
Rope (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Rope |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, crime thriller film (en) , LGBTeei buruzko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Rope (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | Arthur Laurents Hume Cronyn Ben Hecht Patrick Hamilton |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sidney Bernstein, Baron Bernstein (en) Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | Transatlantic Pictures (en) Warner Bros. |
Edizioa | William H. Ziegler (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Perry Ferguson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Buttolph |
Argazki-zuzendaria | Joseph A. Valentine William V. Skall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Filma denbora errealean filmatua dago, sekuentzia plano guztiak hartualdi bakarra diruditelarik.
Bestalde, filma honek Nietzsche alemaniar filosoforaren supergizaki eta gizaki arruntei buruzko idazlanen eragina du.
Argumentua
aldatuChicagoko unibertsitateko Brandon (John Dall) eta Phillip (Farley Granger) ikasle bikote buruargiak heuren fakultateko David Kentley (Dick Hogan) laguna heuren nagusitasuna erakusteko erailtzen dute, ikasleek heuren irakasle gogokoena den Rupert Cadell-en (James Stewart) teorien eragina izan dutelarik. Gorpua kutxa baten barnean ezkutatzen dute, gerora, kutxa hori egun horretako afarian mahai gisa erabiliko dutelarik. Afari horretara eraildakoaren aita (Sir Cedric Hardwicke) eta ama gonbidatzen dituzte (ama ez da joango, bai ordea izeba, Atwater andrea (Constance Collier), bai eta eraildako ikaslearen neskalaguna (Joan Chandler), Daviden lagunik onena, Kenneth (Douglas Dick), eta azkenik Rupert Cadell irakaslea. Bestalde, festara bi ikasleen etxeko mirabea ere (Edith Evanson) gonbidatuko dute. Afaria eta festa modu arruntean iragaten da, irakaslea gertatutakoaz jabetu eta gorpua topatu arte, bi ikasleek bere teoriak egi bilakatu eta David erailtzeko erabili duten bortizkeri basatiaz izututa gelditzen delarik.
Aktoreak
aldatu- James Stewart: Rupert Cadell
- John Dall: Brandon Shaw
- Farley Granger: Phillip Morgan
- Cedric Hardwicke: Kentley jauna
- Constance Collier: Atwater andrea
- Douglas Dick: Kenneth Lawrence
- Edith Evanson: Wilson andrea
- Joan Chandler: Janet Walker
- Dick Hogan: David Kentley
Iruditegia
aldatu-
John Dall eta Farley Granger.
Kanpo estekak
aldatu- Rope filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)