Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Rostov Don[1] (errusieraz: Росто́в-на-Дону́translit.: Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, erresumaren hego-mendebaldean dagoen Rostov oblasteko hiriburua. Don ibaiaren bokalean kokatzen da, Azov itsasoaren ertzean. 2010ean 1.089.261 biztanle zituen[2].

Rostov Don
Ростов-на-Дону
hiri/herria
Hiriaren gaueko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Rostov oblasta
AlkateaZinaida Neyarokhina (en) Itzuli
Izen ofizialaРосто́в-на-Дону
Jatorrizko izenaРостов-на-Дону
Posta kodea344000–344999
Geografia
Koordenatuak47°13′21″N 39°42′36″E / 47.2225°N 39.71°E / 47.2225; 39.71
Map
Azalera354 km²
Altuera50
Demografia
Biztanleria1.135.968 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.736 (2021)
Dentsitatea3.260 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1749
Telefono aurrizkia863
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakDortmund, Gera, Volos, Glasgow, Le Mans, Mobile, Pleven, Cheongju (en) Itzuli, Erevan, Antalya, Donetsk, Oral, Luhansk, Homel, Sevilla, Polis (en) Itzuli, Kajaani eta Odesa
http://www.rostov-gorod.ru/

Historia

aldatu

1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.

      Datu klimatikoak (Rostov Don)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.8 26.0 33.6 35.6 38.4 39.6 40.1 38.1 31.0 23.1 18.5 40.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 0.7 6.9 16.1 22.3 26.6 29.2 28.8 22.6 15.0 6.3 1.2 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -3.1 2.2 10.6 16.8 20.9 23.3 22.6 16.7 10.0 2.9 -1.7 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.3 -5.6 -0.9 6.1 11.4 15.8 18.0 16.9 11.8 6.2 0.3 -4.0 5.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.9 -30.9 -28.1 -10.4 -4.3 -0.1 7.6 2.6 -4.6 -10.4 -25.1 -28.5 -31.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 53 51 47 56 70 53 44 49 39 53 69 643
Prezipitazio egunak (≥ ) 4 5 7 12 11 9 10 8 9 9 12 10 106
Eguzki orduak 65.1 84.1 127.1 189.0 263.5 285.0 313.1 294.5 240.0 158.1 63.0 37.2 2119.7
Iturria: [3]

Ekonomia

aldatu

1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.

 

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Rostov Don ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu