Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Sadar

Osasunak erabiltzen duen futbol estadioa Iruñean.

Sadar, Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburuan dagoen futbol estadio bat da, bertan Osasuna futbol taldeak etxeko partiduak jokatzen ditu. Arrosadia auzoaren hegoaldean dago, Nafarroa Arena pabiloiaren alboan. 2005etik 2013ra bitartean Reyno de Navarra (Nafarroako Erresuma) izena izan zuen, Nafarroaren publizitatea egitearren.[1]

Sadar Estadioa
Sadar estadioaren barnealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°47′48″N 1°38′13″W / 42.7967°N 1.6369°W / 42.7967; -1.6369
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1967ko irailaren 2a
Inaugurazioa1967ko irailaren 2a
JabeaOsasuna
KudeatzaileaOsasuna Osasuna
Kirolafutbola
ErabiltzaileaOsasuna
Edukiera23.576

Zelaia 1963ko irailaren 2an eraiki zen, 23.576 ikusle hartzeko edukiera du, eta joko eremuak neurri hauek ditu: 105 m luze, 67,5 m zabal.

Historia

aldatu

1967ko irailaren 2an ireki zen, lehen Donibanen zegoen zelaiaren ordez, eta lehen partida Real Zaragoza eta Vitória de Setúbal taldeen artekoa izan zen, 1-1 emaitzarekin. Hurrengo egunean Osasunak Vitoria de Setúbal garaitu zuen, 3-0, estadio berrian jokatu zuen lehen partidan. Osasunaren lehen gola Osabak sartu zuen, 28. minutuan[2].

2006-2013 urteen bitartean Reyno de Navarra (Nafarroako Erresuma) izenera aldatu zuten Nafarroako Gobernuaren diru laguntzaren truke. 2011n Gobernuak diru laguntzak eten zituen, eta estadioak jatorrizko izena berreskuratu zuen.

2003ko udan estadio modernizatzeko lan sakonak egin zituzten. Harmailak eta berdegunea banatzen zituen hesiak kendu zituzten, harmailen zati handi bat berritu, eta bideomarkagailu elektroniko modernoa jarri. Erreforma horren ondoren, Sadarren edukiera 19.800 eserlekutan geratu zen.

2015eko udan, segurtasun araudi berria betetzeko, Osasunak estadioan zenbait obra egin behar izan zituen. Ondorioz, zenbait eserleku kendu behar izan zituzten, eta estadioaren edukiera 18.761 eserlekutan geratu zen.[3]

2017ko Irailaren 10ean lehen aldiz jokatu zen emakumezkoen futboleko partida ofizial bat, Emakumezkoen Osasuna Findazioa KA eta C.D. Pradejon artean jokatutakoa, eta 7-0 emaitzarekin bukatu zuena, tokikoen garaipenarekin.[4][5]

2018an bazkideak erabakitzeko estadioaren erreforma nolakoa izan behar zen prozesua hasi zen, erreforma sinplea edo integrala.[6][7] 2019ko otsailean bazkideen bozketa baten bidez "Harresi Gorria" izena duen erreforma integralerako proiektua irabazi egin zuela iragarri zen.[8][9] Erreforma hau estadioaren edukiera 23.576 eserlekutara handituko du eta 2020ko urrirako bukatuta egotea espero da, hau da, taldearen 100 urteurrena ospatzeko.[10]

2019ko martxoaren 10ean Nafarroan inoiz jokatutako emakumezko futbol partida batek ikusle gehien jaso dituen futbol partida jokatu zen Emakumezkoen Osasuna Fundazioa KA eta Eibar KE taldeen artean, 2-1 emaitzarekin, 10.250 ikusleen aurrean.[11][12]

Erreforma integrala

aldatu

Sadar estadioan erreforma batzuen beharrengatik Osasuna taldeko zuzendaritza taldea bozketa bat egin zuen bazkideen artean erreforma sinplea edo integrala nahi zuten jakiteko, eta azkeneko hau aukeratzekotan, aurkeztutako 5 proiektuetatik zein nahiago zuten jakiteko.

Proiektuak

aldatu

Aurkeztutako bost proiektuak hauek izan ziren:

El nuevo Sadar

30°-ko gehienezko inklinazioa eta 24m altuera izango duten harmailekin. Fatxada eta estalki berriak eta merkataritza gunearekin. Edukiera 23.516 eserlekuetaraino handituko da.

Fortaleza Rojilla

Preferentzia Harmaila (mendebaldean dagoena) moduko beste hiru harmaila eraikitzeko proposamena egiten da gainontzeko alboetan. Edukiera 24.747 eserlekuetaraino handituko da.

Harresi Gorria (irabazlea)

Estadio inguratzailea. Harmaila jarraitua eta itxita egingo da. Modu honetan ikusleen laguntza eta presioa handiagotu lo dira.

Estadio bertikala. 40°-ko inklinazioa izango duen harmaila eraikiko da, zelaiarekiko distantzia txikitzeko, eta ondorioz, ikuspena hobetzeko.

Horma harmaila. Indar Gorri kokatzen den harmaila (hego harmaila) "rail seat" sistema erabiliko ikusleek oinez egon ahal daitezen beti ere haien segurtasuna mantenduz.

Erosotasuna. Eserleku guztiak estaliak egongo dira, bai euriaren aurka bai haizearen aurka. Mugikortasuna hobetuko da harmailetarako sarrerak handituz eta 4 igogailu berriekin.

Abangoardia. XXI. mendeko estetika izango du, harmaila jarraitu baten bidez, kanpo eta barne bidez eta fatxada berri baten bidez, zeinekin estadioak harrotasuna sortuko du zaleengan. Edukiera 24.481 eserlekuetaraino handituko da.

Gorri-Urdina

Harmaila altu berria sortzea, eserleku guztiak estaltzea, irisgarritasuna nabarmen hobetzea eta fatxada dinamiko baten bidez irudi berria sortzea. Edukiera 22.806 eserlekuetaraino handituko da.

Sadar berria

Fatxada ez jarraitua, traingelua formekin (Osasuna taldearen armarria bezala) eta kanpo argiztapena gutxiarekin barnealdearen garrantzia nabarmentzeko. Edukiera 22.759 eserlekuetaraino handituko da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Managing Sport: «Adiós al nombre "Reyno de Navarra"», Fusión MD bloga, 2011-10-16.
  2. «.:: C.A. Osasuna: From San Juan to El Sadar. The new stadium :.» web.archive.org 2011-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  3. https://twitter.com/CAOsasuna/status/636937925914161152
  4. (Gaztelaniaz) NAIZ. (). [https://iruindarra.naiz.eus/eu/info_iruindarra/20170910/triunfo-de-osasuna-por-7-0-en-el-primer-partido-de-futbol-femenino-en-el-sadar «Triunfo de Osasuna por 7-0 en el primer partido de fútbol femenino en El Sadar Osasunaren garaipena lortu du, 7 eta 0, Sadar estadioan jokatutako emakumezkoen futboleko lehen paritdoan»] iruindarra.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  5. (Gaztelaniaz) navarra, diario de. (). «Sadar estadioko emakumezkoen lehen partida» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Osasunak Sadar erreformatzeko proiektuak aurkeztu ditu | Osasuna KA - Web Ofiziala» Osasuna presenta sus proyectos de reforma de El Sadar | CA Osasuna - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  7. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (). «Sadar erreformatzeko 5 proiektuak aurkeztu egin dira» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  8. Etxeberria, Julen. «'Harresi gorria' proiektua aukeratu dute Sadar berrirako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Muro Rojo, el proyecto escogido para renovar El Sadar» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Sabalza: "Queremos inaugurar el estadio el sábado 24 de octubre de 2020"» La Jugada Financiera 2019-12-16 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  11. «Osasunak 2-1 irabazi dio Eibarri Sadarren - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
  12. Telebista, Euskal Irrati. «Izaskun Leoz: 'Ametsa betetzea izan da Sadarren jokatzea'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpol estekak

aldatu