Saint-Trophime eliza (Arles)
Saint-Trophime eliza tenplu katoliko erromatarra da, Arlesen kokatua, Frantziako hegoaldeko Bouches-du-Rhône departamenduan. XII. eta XV. mendeen artean eraiki zuten, eta tradizio arkitektoniko erromanikoan egina dago. Elizaren atariaren gaineko eskulturak, batez ere azken judizioa eta alboko klaustroaren zutabeak, eskultura erromanikoaren adibiderik onenetarikoak dira.
Saint-Trophime eliza (Arles) | |
---|---|
Cathédrale Saint-Trophime | |
Monumentu historikoa | |
Arles, Roman and Romanesque Monuments Old Saint-Trophime Cathedral, cloister and cloister buildings | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
Departamendua | Rodanoren Ahoak |
Frantziako udalerri | Arles |
Koordenatuak | 43°40′36″N 4°37′41″E / 43.6767°N 4.6281°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Aix (en) Roman Catholic Archdiocese of Arles (en) |
Izena | Trophimus of Arles (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00081139 |
Kontaktua | |
Helbidea | place de la République |
Eliza hau V. mendeko basilika baten gainean eraiki zen. XV. mendean koru gotiko bat gehitu zitzaion nabe erromanikoari.
Hiriko Erdi Aroko eta Erroma garaiko beste eraikin batzuekin batera, 1981ean UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zuten eliza.
Historia
aldatuKatedrala eraiki zenean, XI. mendearen amaieran edo XII. mendearen hasieran, Arles Proventzako bigarren hiri handiena zen, 15.000 eta 20.000 biztanle artean baitzituen. Rodano ibaian portu bat zuen, eta hiri erromatar zaharraren bi aldeetan beste bi hiri berri zituen, harresi batez inguratuta. Arlesko Erresuma formalki independentea izan zen eta erlijio-ordena asko erakarri zituen, besteak beste, Ospitaleko Zaldunak eta Zaldun Tenplarioak, hiriaren barruan hainbat eliza eraiki zituztenak.
Absidea eta transeptua XI. mendearen amaieran eraiki ziren ziurrenik, eta nabea eta kanpandorrea XII. mendearen bigarren erdian osatu ziren. Eliza erromanikoak nabe luze bat zuen erdian, 20 metroko altuerakoa, eta baita alboko korridoreak. Transeptuak erdiko kanpai-dorre karratua bermatzen zuen. Leihoak txikiak eta altuak dira nabean, alboko korridoreen mailaren gainetik.
Deskribapena
aldatuArkitektura eta eskultura erromanikoagatik nabarmentzen den arren, beste garai batzuetako artelanak ditu elizak. Besteak beste, hainbat sarkofago erromatar berantiar, hainbat garaitako erlikiak, eta pintura barrokoak (adibidez, Louis Finson-en hiru lan).
Mendebaldeko ataria
aldatuMendebaldeko ataria eskultura erromanikoaren altxorretako bat da, eta Apokalipsiaren historia aurkezten du, San Joan eta San Mateoren Ebanjelioaren arabera. Tinpanoan kristo eserita ageri da, ebanjelisten ikurrak inguruan dituela: San Mateoren gizakia, San Markosen lehoia, San Lucasen idia eta San Joanen arranoa dira. Apostoluak haren azpian eserita daude. Ezkerretara, hautatutakoen kristau-prozesio bat zerura doa, eta eskuineko aldean bekatariak infernura botatzen ari dira.
Atariaren dekorazioak eszena bibliko ugari ere baditu: Deikundea; Kristoren bataioa; Errege magoen gurtza; Inuzenteen sarraskia; edota artzainak artaldeekin.
Beheko mailan, pilastrek eta harri iluneko kolomek bananduta, santuen estatuak daude, Arlesen historiarekin lotuak.
Atariaren ondoko zutabeen oinarriak lehoi-estatuez apainduta daude.
Galeria
aldatu-
Erromatar sarkofagoa
-
Mendebaldeko atariko tinpanoa
-
Kanpandorrea
-
Mendebaldeko atariaren eskuineko aldea
-
Erdiko nabea
-
Klaustroko kapitel bat
-
1851ko Édouard Baldusen argazkia
Bibliografia
aldatu- Jacques Thirion, «Saint-Trophime d'Arles», Congrès archéologique de France, 134e session, Paris, Société française d’archéologie, 1979
- Jean-Pierre Dufois, Yacine Azzoug, Dominique Rigaux et Andréas Hartmann-Virnich, Le portail de Saint-Trophime d’Arles: Naissance et renaissance d’un chef d’œuvre, Arles, Actes Sud, 1999
- Albert Hari, Petit guide de la primatiale Saint-Trophime d’Arles, Strasbourg, éd. du signe, 2002
- Le Cloître Saint Trophime d'Arles, éd. Actes Sud, Arles, 2017