Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Samoa Estatubatuarra edo Samoa Iparramerikarra[1] (ingelesez American Samoa eta samoeraz Amerika Sāmoa edo Sāmoa Amelika) hegoaldeko Ozeano Barean dagoen Ameriketako Estatu Batuen menpeko "lurralde atxiki gabea"[2] da. De facto hala bada ere, NBEren lurralde ez-autonomoen zerrendan dago eta beraz de iure deskolonizatu gabeko lurraldea da.

Samoa Estatuabatuarra
American Samoa
Amerika Sāmoa / Sāmoa Amelika
Ereserkia: The Star-Spangled Banner
Goiburua: Samoa, Muamua Le Atua
(Samoa, Jaungoikoa lehendabizikoa izan dadila)

flag of American Samoa (en) Itzuli

Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Pago Pago (ofiziala),
Fagatogo (parlamentua)
14°16′46″S 170°42′2″W
Azalera199 (212.)
Ura %86,84
Punturik altuenaLata mendia
Punturik sakonenaOzeano Barea
KontinenteaUharteetako Ozeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaDemokrazia
PresidenteaDonald Trump
Governor of American Samoa (en) ItzuliLemanu Peleti Mauga (en) Itzuli
LegebiltzarraAmerican Samoa Fono (en) Itzuli
Epai autoritateaHigh Court of American Samoa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria49.710
Dentsitatea249,8 bizt/km² (35.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Alfabetizazioa% 97 (1980)
Derrigorrezko eskolaratzea-18
Ekonomia
BPG per capita11.394 $ (2017)
BPG per capita EAPn13.000 $ (2013)
Historia
Sorrera data: 1899
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1684
ISO 3166-1 alpha-2AS
ISO 3166-1 alpha-3ASM
Ordu eremua
Elektrizitatea120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, Schuko eta AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.as
americansamoa.gov

Samoa Iparramerikarreko lurraldean alde batetik Samoa uhartediaren ekialdeko zatia eta bestetik kultural zein geografikoki Tokelaurekin lotura estua duen Olohega edo Swains Uhartea daude. Cook Uharteak ekialdean, Niue hegoaldean, Tonga hego-mendebaldean, Mendebaldeko Samoa independentea mendebaldean eta Tokelau iparraldean auzokide ditu, denak Polinesian.

Hiriburu ofiziala Pago Pago da baina Fono (bertako legebiltzarra) Fagatogon dago eta askotan azken hau jotzen da hiriburutzat; hala ere, biak elkarren ondoan daude eta horiei albo-alboan dagoen Utulei gehitu ahal zaie, hortxe kokatzen baita botere betearazlea.

Geografia

aldatu

Samoa Estatubatuarra Ozeanian dago, bost sumendi uhartek eta atoloi bik osatua. Eremua 199 km² da. Bere kokapena Ozeano Barean dela eta, abendutik martxoraino noizbehinka tifoiak pairatzen ditu.

Uharteak

aldatu

Samoa uhartediaren ekialdeko uharteak, mendebaldetik ekialdera aurkeztuak:

Lurraldearen iparraldean, Tokelauk beretzat eskatzen duena kulturalki tokelauarra delako:

 
Ta'u uhartea satelite irudian.

Historia

aldatu

K.a. 1000 urte ingurutik biztanleria badu ere, europar esploratzaileek ez zuten bisitatu Samoa XVIII. mendera arte.

XIX. mendean AEBek eta Alemaniak samoar uhartediaren jabetza auzitan izan ondoren, 1899ko Berlingo Itunari esker potentzia biek uhartedia zatitu zuten. Estatu Batuek ekialdeko partea okupatu zuten eta Alemaniak mendebaldeko uharteak, gaur egun Samoako estatu independentea dena.

Uhartedia estatubatuar armadarentzako kanpamentu bihurtu zen, Pago Pago ikatz biltegia eta banan-banan uharteak okupatzeari ekin zioten: Tutuilaren txanda 1900ean izan zen; Manu'a Uharteena 1904an, Tui Manuʻa Elisala hango azken subiranoari itun bat sinarazi eta gero. Azken anexioa Olohegarena izan zen, 1925ean.

Lehen Mundu Gerraren ostean Mau mugimendua garatu zen bai mendebaldeko Samoan (alemaniarren porrotaren ostean Zeelanda Berriaren menpean) bai ekialdean[6]; azken honetan gerrako beteranoa zen Samuel Sailele Ripley izan zen buruzagia. Indarraren erabileraren kontrakoa bazen ere, AEBetako Itsas Armadak mugimendua desagertarazi zuen.

Bigarren Mundu Gerran estatubatuar marineak bertako biztanleak baino gehiago ziren, horrek dakarren inpaktu kulturalarekin. Egoera profitatu nahian Washingtongo Barne Saila uharteak anexionatzen saiatu zen baina bertako buruzagiek, Tuiasosopo Mariota burua zela, proposamena geldiarazi zuten eta autonomia lortu zuten: Samoa Estatubatuarreko Fono edo legebiltzarra sortu zen. Aldi berean, antzinako gobernari militarraren ordez bertako gobernari zibila izan zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak ez du legerik onartu egoera normaltzeko baina Samoa Iparramerikarrak bere konstituzioa onetsi zuen 1967ko uztailaren 1ean. Gaur egun, Nazio Batuek Samoa Estatubatuarra bertako gobernurik gabeko lurraldetzat du, baina herrialdeak sailkapena eztabaidan du.

Banaketa administratiboa

aldatu

Samoa Iparramerikarra administratiboki hiru barrutitan eta "antolatu gabeko" atoloi bitan banatuta dago. 14 konderri eta 74 herrixkatan azpibanatuta dago.

Barruti eta konderriak

aldatu
 
Samoa Iparramerikarreko barrutiak

Antolatu gabeko atoloiak

aldatu

Kartografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 169. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. Ingelesez Unincorporated territory.
  3. Islands of Sāmoa mapa.
  4. Ingelesezko wikipedia.
  5. Rose Island izenez ere ezaguna nahiz eta hori atoloiko uharteetako bat izan, bestea Sand Island delarik.
  6. Iturria: Sovereignty Matters[Betiko hautsitako esteka] liburua.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu