Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Santua (etimologia: latinezko sanctus, -i) erlijio zenbaitetan jainkoekiko harreman bereziak dituela eta nabarmendutako pertsona da. Gehienetan, Erromatar Eliza Katolikoak izendatutako santuak aipatzeko erabiltzen da hitza; hau da, Eliza horrek, kanonizazioaren bidez, kristau-bertuteen bikaintasuna edo adorea ezagutu eta deklaratu dien fededun hildakoak aipatzeko.[1] Emakumezko santuari santa deitzen zaio.[2]

Teresa Avilakoa, Rubensek margotua.

Santuaren izena aipatzean, gizonezkoa bada done —eta haren aldaera jaun done— edo san hitzak ezarri ohi zaio aurretik (hala nola Done Mikel, San Martin); emakumezkoa bada, dona edo santa (hala nola Dona Maria, Santa Klara).[3]

Santuari, antzinako grezieraz hagios deritzo; hebreeraz, qâdosh («Jainkoak hautatua»).

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu