Screaming Trees
Screaming Trees Ameriketako Estatu Batuetako rock taldea izan zen, 1984an Ellensburgen (Washington) sortutakoa. Mark Lanegan abeslaria, Gary Lee Conner gitarrista, Van Conner baxu-jotzailea, eta Mark Pickerel bateria-jotzailea izan ziren hasierako kideak. Geroago, Barrett Martinek Pickerel ordeztu zuen. 1990eko hamarkadako grunge mugimenduaren barnean sartu ohi da, baina hard rockaren eta psikodeliaren elementuak ere bazituen.
Screaming Trees | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ellensburg |
Musika mota | rock alternatibo, grunge, neo-psychedelia (en) eta hard rock |
Urteak | 1985 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | SST Records Epic Records Sub Pop |
Mark Lanegan | |
Informazio gehigarria | |
screamingtrees.net | |
Estudioko zazpi lan grabatu zituzten 1996ra arte, eta 2000n desegin egin zuten taldea, ez zutelako topatu euren lanik grabatzeko prest zegoen diskoetxerik.[1]
Diskografia
aldatu- Estudioko albumak
- Clairvoyance (1986)
- Even If and Especially When (1987)
- Invisible Lantern (1988)
- Buzz Factory (1989)
- Uncle Anesthesia (1991)
- Sweet Oblivion (1992)
- Dust (1996)
- Last Words: The Final Recordings (2011)
- EPak
- Other Worlds (1985)
- Beat Happening/Screaming Trees (1988)
- Change Has Come (1989)
- Something About Today (1990)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. Mark Lanegan hil da, 57 urterekin. Berria, 2022ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).