Shakuntala
Mahabharata antzinako sanskritozko testu epikoaren arabera, Shakuntala Menakā apsarasaren alaba zen, gau batez Visua Mitra jakintsua limurtu zuena.
Shakuntala | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Vishvamitra (en) |
Ama | Menaka (en) |
Ezkontidea(k) | Dushyanta (en) |
Seme-alabak | Bharata (en) |
Elezaharra
aldatuNinfak baso batean utzi zuen erditu ondoren, non hegaztiek babestu eta elikatu zuten Kaṇua jakintsuak aurkitu zuen arte, bere ermitara eraman eta bere alaba bailitzan hazi zuena. Han aurkitu zuen Dushianta erregeak ehizaldi batean zehar. Ezkondu egin ziren eta Bharata izan zuten, 12 sarvabhauma edo cakravartinetako (munduko enperadoreak) lehena izan zena.
Dushianta erregea eta Shakuntalaren arteko istripuzko topaketa, euren ezkontza, banaketa, nola erregeak arbuiatu egin zuen behin-behineko oroimen galtze baten ondorioz (madarikazio bategatik) eta ondoren galdu egin zen baina berreskuratua izan zen eraztun bategatik nola ezagutu zuen kontatzen duen istorioa Kali Dasaren Abhigñana Śakuntalā (Shakuntalaren errekonozimendua) drama ospetsuaren gaia da.
Etimologia
aldatuShakuntala izena sakuntatik (hegazti harrapari bat) dator.
- IASTaren arabera śakuntalā idazten da.
- Devanagariz शकुन्तला idazten da.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |