Shehri hizkuntza
Shehri (baita Jibbali; euskaraz: "mendietako hizkuntza") Omango Dhofar alderdiko mendialdean mintzatzen den hizkuntza semitikoa da, Hegoko arabikoaren adarrekoa[1].
Shehri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 25.000 inguru |
Eskualdea | Dhofar, Oman |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
Afro-Asiar hizkuntzak Semitar hizkuntzaka | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | shv |
Ethnologue | shv |
Glottolog | sheh1240 |
UNESCO | 1962 |
IETF | shv |
Endangered Languages Project | 5367 |
1993an egindako erroldaren arabera, 25.000 shehridun inguru ziren. hauek Dhofar probintziako Salalah inguruko mendialdean bizi ziren arabiarrak ez diren tribukoak dira. 1962 eta 1975 artean Hego Yemengo gobernu marxistaren aurka matxinatu zirenen hizkuntza (Dhofarreko matxinada) zelako ospea lortu zuen[2].
Hizkuntza Geblet, Sheret, Sehri, Shahari, Jibali, Jibbali, Ehkili edo Qarawi izenez ere ezaguna da.
Shehrik honako dialektoak ditu:
- Mendebaldeko Jibbali
- Erdialdeko Jibbali
- Ekialdeko Jibbali
- tartean 'Baby' Jibbali du Kuria Muria uharteetako Al-Hallaniyah uhartean egiten dena.
Oman eta Yemengo Hego Arabiar hizkuntza modernoen hiztun asko bezalaxe, Shehri hiztun asko, gizonak bereziki, elebidunak dira, arabierazko Dhofari dialektoaz mintzatzen dutelako. Gainera, ahozko hizkuntza da eta ama hizkuntzaz dutenek ezin dute idatzi.
Lehen azaldu den bezala, etorkizun iluna du shehrik. Hala ere bere hiztunen Jibbali harrotasunak eta independentziarekiko zaletasunak hizkuntzaren indarra emateko laguntzen dute[3].
Omango biztanleriak, Jibbali edo arabiarra, tribuen artean banatuta dago, baita Shehri hiztunak ere. Hauek tribu ez arabiarretan- Qara (baita Ehkeló, Ahkló deitua)- eta arabiarretan -Shahra (Sheró, Shahara), Barahama, Bait Ash-Shaik eta Batahira- banatuta daude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ethnologueko Shehri sarrera
- ↑ Jeapes, Tony (1980). "SAS Operation Oman". William Kimber. ISBN 0-7183-0018-1.
- ↑ Gardiner, Ian (2006). "In the Service of the Sultan". Pen and Sword Military. ISBN 1-84415-467-X
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |