Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Siena

udalerri italiako

Siena[1] erdialdeko Italiako hiria da, Toskana eskualdekoa. 445 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 53.877 biztanle zituen[2]. Gizateriaren Ondare izendaturik dago, Erdi Aroko eraikinen multzo ederra dela eta.

Siena
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Izen ofizialaSiena
Saena Iulia
Posta kodea53100
ISTAT kodea052032
Geografia
Koordenatuak43°19′06″N 11°19′53″E / 43.3183°N 11.3314°E / 43.3183; 11.3314
Map
Azalera118,53 km²
Altuera322 m
MugakideakAsciano, Castelnuovo Berardenga, Monteroni d'Arbia, Sovicille eta Monteriggioni
Demografia
Biztanleria52.812 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.089 (2018)
Dentsitatea446 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0577
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAvignon, Weimar, Wetzlar, L'Aquila, Buffalo eta Bernalda
Katastro kodeaI726
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSI
comune.siena.it

Historia

aldatu

Etruriarren hiri izan zen lehenik eta erromatarren mendeko kolonia geroago. 800. urtean Karlomagnok menderatu zuen; XII. mendean errepublika gibelino burujabe bihurtu zen. XII. mendetik XIII.aren amaiera arte garrantzi handiko salerosketa eta finantza gunea izan zen. Florentziaren kontra borrokatu zen Florentzia guelfoa baitzen eta Sienarekiko nagusitasuna lortu nahi baitzuen; 1260an Florentziaren kontra garaipena lortu zuen baina Karlos Anjoukoak, Florentziaren aldeko zenak, Sienari eraso eta menderatu zuen. 1298an Sienaren gainbehera hasi zen krisi ekonomikoaren (1298an Buognasori Sienako familia aberatsenak hondoa jo zuen eta ekonomian nahasmendu handia sortu zen) eta 1348an izurri beltzak sortu zuen hondamendiaren ondorioz.

XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran, hiriaren gainbehera hasi zenean, Sienan arteak indar handia hartu zuen, pinturak bereziki; aipagarriak dira besteren artean, Duccio, Simone Martini eta Pietro Lorenzetti margolariak, bizantziar estiloan oinarritu eta gotikoaren ezaugarri nagusiak (argiaren eta kolorearen erabilera) landu zituztenak.

1487-1512 bitartean Pandolfo Petrucci tiranoaren mendean izan zen harik eta 1524an Espainiako Karlos V.aren esku gelditu zen arte; espainiarrek 1557ean Kosme I.a Medicikoaren esku utzi zuten eta Toscanaren parte bihurtu zen. 1861ean Toscanako gainerako lurrekin batera Italiako Erresuman sartu zen.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Sienak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Köppen klima sailkapenaren arabera, Sienak klima azpitropikal hezea du (Cfa).


      Datu klimatikoak (Sienako unibertsitatea 348 m))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.0 9.1 11.9 16.0 20.4 24.6 27.9 27.4 23.4 18.0 12.5 9.0 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 5.7 8.1 11.7 15.5 19.4 22.2 22.0 18.7 14.0 9.5 6.3 13.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.3 4.2 7.3 10.5 14.1 16.6 16.6 14.1 10.0 6.6 3.5 9.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 64 61 67 55 58 31 51 56 93 78 71 750
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 11 8 10 6 7 4 4 5 8 8 8 87
Iturria: Achivio Climatico ENEA[3]

Ondarea

aldatu
 
Piazza del Campo-ren ikuspegia goitik hartua.

Erdi Aroko eraikuntza asko gorde dira; besteak beste, aipagarriak dira katedrala, San Domenicoren eliza eta XIII. eta XIV. mendeetako jauregiak.

  • Sienako katedrala (Duomo) arkitektura erromanikoaren eredu ikusgarria da; eraikuntza XII. mendean amaitu zen, eta osagai gotikoak ere ditu.
  • Piazza del Campo izenekoa hiriko plaza nagusia da, monumentu ederrek inguratua: Palazzo Comunale jauregia, Torre del Mangia dorrea, Cappella di Piazza kapera eta Fonte Gaia iturria, hain zuzen ere. Plaza honetan egiten da Palio zaldi-lasterketa urtero, hiriaren adierazpen kultural ezagunena agian.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu