Sisenando
Sisenando[1] (latinez: Sisenandus; ?-636ko martxoaren 12) Hispaniako hogeita seigarren errege bisigodoa izan zen, 631 eta 636 artean.
Sisenando | |||
---|---|---|---|
631 - 636 ← Suintila - Txintila → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 605 | ||
Heriotza | Toledo, 636ko martxoaren 12a (30/31 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Septimaniako dukea zenean, Sisenandok Suintila tronutik kentzen lagundu zuen, Tarraconensis konkistatuz, Neustriako Dagoberto I.a frankoaren laguntzarekin.
Egileren batzuk, iturrietatik, herritar xumeen artean Suintilaganako nolabaiteko sinpatia eta nobleen artean errege honenganako oposizioa ebazten dute. Inongo zalantzarik gabe, kontrako alderdikoek Suintilak proposatutako zenbait lege baliatu zituzten, herritarrentzat onak baina noble, aristokrata eta lurjabe handientzat kaltegarriak zirenak, euren matxinada aukerak handitzeko. Guzti hau gora-behera, bere unean Witerikok ezarri zuen joera oso ahuldua zegoen errege honen gobernu kaxkarragatik, eta ziur asko bere erorketaren ondoren etorri ziren garbiketengatik. Dirudienez, Suintilak buruzagi militarren babesa zuen, eta bere inguruan dukeek eta kondeek zioten etsaitasuna ez zela erabatekoa, bere inguruan jendearen beharrezko babesik ez baitzuten. Suintilaren aurkako nobleziak errege hau euren kabuz tronutik kentzea ezinezkotzat jo zuen eta 630ean azpijokoan parte hartzen ari zen nobleetako bat bidali zuen, Sisenando izenekoa, Septimaniako dukea zena, Neustriako erregea zen Dagoberto I.aren gortera, euren nahietarako balio zezakeen armada bat eskatzera. Ordainsari bezala, urrezko erretilu bat (Flavio Aezioek Turismundo erregeari 451. urtean eman ziona) eta 200.000 soldata eskaini zituzten.
Armada Toulousen batu zen 631n. Handik gutxira Zaragoza konkistatu zen ia borrokarik egin barik, Septimania matxinatu egin zen eta erabaki barik zeuden nobleak matxinatuei batu zitzaizkien erregearen tropen aurka. Erregearen anaia zen Geila bera ere matxinatu zen. Matxinadaren bizkortasunak Suintila tronua utzi eta ihes egitera behartu zuen. Matxinatuak hiriburua zen Toledora abiatu ziren, non Sisenando izendatu zuten errege martxoak 26an. Suintila harrapatua eta bi urtez kartzelatua izan zen, ondoren, bere emaztea eta seme-alabekin batera erbesteratua izateko, 634an modu naturalean hil zelarik.
Sisenandok aurreko erregearen aldekoen zenbait matxinadari aurre egin behar izan zien, batez ere Betikan. Geila izan zen matxinatu berri hauen liderra, kleroaren zati batek ere babesten zituena, gerra zibil bat sortu zuena. Sisenandok, berriz ere, Dagobertoren laguntzarekin kontrolatu zuen egoera, matxinatuak garaituz.
Toledoko IV. kontzilioa deitu zuen Isidoro Sibiliakoaren zuzendaritzapean, non lege bildumak proposatu ziren, zibil zein eklesiastikoak, lehenen artean Liber Iudiciorum edo Foru Juzgoa aipa daitekeelarik, eta, bigarrenei dagokienez, Elizaren diziplina eta administrazioari buruzko hogeita bederatzi kanon. Bere asmoa, erregeari indar handiagoa eta godoen arrazari egonkortasuna ematea zen, non Sisenandoren hautaketa berretsi zen, Suintila bere krimenengatik, bidegabekeriengatik eta behartsuen kontura bildu zituen aberastasunengatik tirano izendatu zuten. Klerikoak karga eta zerga orotatik aske utzi ziren, erregeari eginiko leialtasun zina betetzen ez zutenentzako, edo haren aurka matxinatzen zirenentzako zigorrak ezarri ziren, honekin, Sisenando beraren eredua jarraitzea eragozteko asmoz. Gainera, Geila erbesteratua izan zen, eta bere ondasunak konfiskatuak. Sisenando, errege moderatu, onbera, zuzen eta errukitsu bat izatera konprometitu zen.
Erregearen aurka armak hartzen zituzten klerikoak zigortu ziren, nortzuk monasterio batera bidaliko ziren euren penitentzia egin zezaten. Klerikoek Hispaniatik kanpo mezu sekretuak bidaltzea debekatu zen. Ziur asko kleroak, matxinatuen eta atzerriko botereren baten arteko aliantza bat adostu zuen. Matxinatzen zen edonork, kleriko zein noble, desterru eta eskumikatze zigorra jasango zuen.
Tronurako oinordekotzari dagokionez, ez zion inongo kontzesiorik egin herentziazko oinordekotzari. Hala, ordutik aurrera ere, erregeak handiki eta gotzainek aukeratuko zituzten. Gotzainen jokaerak, dirudienez, anatemizazio bat baino gehiago, Sisenandok Suintilarekin egin zuenak 632an kontzilioa 633 arte Iudilaren matxinadagatik atzeratu zuen krisi bat eragin zuen.
Iturri literario bakar baten ere aipatzen ez den arren, Meridan eta Granadan (Iliberris) eginiko bi txanpon daude, Iudila Rex idazkuna dutenak, Sisenandoren erregealdian eginak izan zirela suposatuz. Bestaldetik, hirurogeita hamabosgarren kanonak eta kontzilioaren ospakizunean atzeratzeak Iudila tronua usurpatzen saiatzea azal lezakete.
Sisenando Toledon hil zen 636an eta bere oinordekoa Txintila izan zen.
Politika juduei buruz
aldatuToledoko IV. kontzilioan, berriz ere juduen arazoa aztertu zen, hirugarrenean ezarritako politikak berretsiz, baina zigorrak gogorragoak eta debekuak zabalagoak eginez.
Juduen seme-alabak euren gurasoengandik banandu behar zirela ezarri zen. Egungo historialarien arabera, hain lege gogorra ezin zen ezarri, eta soilik bataiatutako seme-alabei erreferentzia egiten zien. Ezarri zen, baita ere judu bihurtuek bihurtu gabekoekin ezin zutela harremanik izan. Delitu honentzako zigorra oso gogorra zen: bihurtu gabea esklabo bezala emana izango zen kristau bati, eta bihurtua publikoki zigorkatua izango zen.
Juduek, lege hauek betearaziak izateko kristauak erosten zituztela uste zenez, eskumikatze eta anatematizazio zigorra ezarri zen.
Erreferentziak
aldatu
Aurrekoa Suintila |
Bisigodoen erregea 631-636 |
Ondorengoa Txintila |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sisenando |