Sjögrenen sindrome
Sjögrenen sindromea[1] zelulak, ttua eta malkoak isurtzen dituzten guruinak, beste batzuez gain, batez ere liseri aparatuan, erasotzen dituzten gaixotasun autoimmune bat da. Gaixotasun erreumatiko bat ere bada, artikulazioetan mina eta hantura eraginez.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sjögrenen sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Gaixotasun autoimmunea autoimmune disease of exocrine system (en) |
Espezialitatea | Immunologia Erreumatologia |
Arrazoia(k) | Autoimmunitate |
Sintoma(k) | xerostomia Xeroftalmia |
Honen izena darama | Henrik Sjögren (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | azido alfa-linoleniko |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M35.00 eta M35.0 |
GNS-9-MK | 710.2 |
OMIM | 270150 eta 270150 |
DiseasesDB | 12155 |
MedlinePlus | 000456 |
eMedicine | 000456 |
MeSH | D012859 |
Disease Ontology ID | DOID:12894 |
Sailkapena
aldatuBi mota bereizten dira: Sjögrenen sindrome primarioa eta Sjögrenen sindrome sekundarioa. Lehenean, lehortasun arazoak daude begietan eta ahoan, ttu eta malko guruinen aurkako erasoaren ondorioz; sindrome mota hau duten gaixoen artean, batzuetan, antigorputz antinuklearren presentzia dago (ANA) odolean. Sekundarioa, gainera, beste gaixotasun autoimmune batekin elkartuta egoten da, lupus eritematoso sistemikoa, artritis erreumatoidea, esklerodermia, dermato-polimiositia edo ehun konektiboaren gaixotasun mistoa kasu.
Ezaugarri klinikoak
aldatuZantzu nagusien artean, honako hauek daude: begi eta aho lehorrak (horren ondorio diren kalteekin), mina eta nekea gorputz-adarretan, negala eta larruazal lehorra. Estimatzen denez, gaixotasun hau duten 4 milioi pertsona daude, horietatik %90a, emakumeak direlarik. Ohi, 40 urtetik gorako pertsonetan diagnostikatzen da.
Gaixotasun kronikotzat hartzen da.
Tratamendua
aldatuTratamendua, immunitate-sistemaren lana murriztera begira doa, eta, sintomak arintzeko, isurketak estimulatzeko botikak erabil daitezke, malko artifizialak erabili, eta, gainera, gihar eta artikulazioetako minarentzako botikak erabil daitezke.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]