Smog
Smoga airearen kutsadura mota bat da, laino marroixka itxura duena. Presio altuetan (antizikloiak) airea gai kutsagarriekin nahasten denean sortzen da; izan ere, presio altuak airea geldiarazten du, eta horregatik kutsadura atmosferaren beheko geruzetan geratzen da, duen dentsitatearengatik.
Industriak sorturiko lainoak, haran hondoetan eta sakongune topografikoetan eratzen dira besteak beste, hiriguneetan edo industria guneetan. Aireak zatiki higroskopiko asko izaten ditu ingurune horretan, hiriko eta lantegietako jardueraren bidez eguratsera igorriak, eta horrek lainoak sorrarazten ditu, laino trinkoak gainera, %100 baino hezetasun erlatibo apalagoa denean ere. Kutsadura handiko guneetan, beraz, laino trinkoa eratu ohi da, kea eta beste gai kutsagarri batzuk lainoarekin nahasten direnean, eta smog edo ke-laino esaten zaio laino trinko horri.
Motak
aldatuBi smog mota daude: sufrezkoa eta fotokimikoa.
Sufrezko smoga
aldatuSufrezko smoga edo euri azidoa ohikoa da hiri handietan, sufre oxidoaren eraginez. CO2 isurtzean, gai horiek atmosferako urarekin erreakzionatzen dute, eta azido sulfurosoa sortzen. Kutsaduraz beteriko lanbroa eratzen da, oso kaltegarria gizakiontzat.
Smog fotokimikoa
aldatuLehen aldiz Los Angelesen ikusi zen, 1943an. Garraio-trafiko handia (NOa eta konpokosatu organiko lurrunkorrak askatzen dituzte) izateaz gain, klima beroa, eguzkitsua eta haize gutxi duten hirietan gertatzen da.
Osasuneko efektuak
aldatuSmoga arazo larria da hiri askotan. Sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa eta karbono monoxidoa oso kaltegarriak dira osasunerako, bereiziki zaharretan, umeetan eta osasun arazoak dituztenentzat; adibidez bihotzeko arazoak edo birikietako arazoak eragin ditzake. Smogak eztarria urratzen du eta birikien arnasketa lana zailtzen du.
Smoga ekiditeko neurriak
aldatuNeurri eraginkorrena kotxeen trafikoa murriztea da.
- Garraio publikoak gehiago erabiltzen.
- Garraioentzako bidesaria inposatzea.
Beste neurri batzuk eta badaude kutsadura murrizteko
- Leku berdeak eta lorategi gehiago jartzea.
- Kutsadura xurgatzen duen asfalto berezi bat ipintzea ohiko asfaltoaren ordez.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Smog www.zientzia.net gunean