Suharri
Suharria[1] edo silexa arroka sedimentarioa da, kuartzoren (SiO4) aldaera kriptokristalino granularra. Historiaurrean oinarrizko lehengaietako bat izan zen, hala tresnak egiteko, nola sua pizteko.[2]
Suharria | |||
Arroka sedimentarioa |
---|
Ezaugarriak
aldatuHarri trinkoa da, opakoa eta oso gogorra. Oro har, kareharrizko estratuen artean agertzen da, nodulu gisa. Noduluaren barruan, gris iluna, beltza, berdea, zuria edo marroia izaten da, eta askotan itxura beirakara edo argizarikara izaten du. Noduluen kanpoaldean, berriz, geruza mehe bat kolore desberdinekoa izan ohi da, gehienetan zuria eta testura zimurtsukoa. Noduluak erreketan eta hondartzetan agertzen dira maiz.
Erabilpenak
aldatuSuharria funtsezko lehengaia izan zen historiaurreko gizakientzat. Oso puska zorrotzetan hausten baita, oso erabilia izan zen erreminta sastakatzaile-moztaileak egiteko: aiztoak, aizkorak, gezi eta lantza puntak... Horrez gain, sua egiteko ere balio zuen, beste zerbaiten aurka jotzean txinpartak sortzen baititu. [2] Paleolitoan pirita suharriaren kontra kolpatuz sua pizten zutela erakusten duten hamaika aztarna aurkitu dira.[3]
Geroago, lehenbiziko su armetan erabili zen bolbora pizteko, eta, duela gutxi arte, pizgailuetan txinparta eragiteko ere. Eraikuntzan eta zeramikagintzan ere eman zaio erabilera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Suharri». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24.)
- ↑ a b Agirre, Ilargi. Suharriz egindako tresnak ikusteko erakusketa. Berria, 2014ko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
- ↑ Etxebeste Aduriz, Egoitz. Neandertalek sua pizten zutela iradokitzen duten aztarnak aurkitu dituzte. Elhuyar, 2018ko uztailak 19, CC BY-SA 3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).