Sukarrieta
Sukarrieta (edo antzina Samikola[4]; gaztelaniaz: Pedernales edo San Andrés de Pedernales) Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 357 biztanle zituen 2016. urtean.
Sukarrieta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Sukarrieta udalerria Atxarre menditik ikusita. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Sukarrieta | ||||||||||
Alkatea | Pedro Sainz-Vizcaya Ortiz de Artiñano (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48395 | ||||||||||
INE kodea | 48076 | ||||||||||
Herritarra | sukarrietarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°23′46″N 2°41′42″W / 43.396111111111°N 2.695°W | ||||||||||
Azalera | 2,3 km² | ||||||||||
Distantzia | 27 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 355 (2023) −6 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 15,43 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 9,09 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,55 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 29,41 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,95 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -3,18 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,26 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 60,56 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 46.99 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.sukarrieta-pedernales.com |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuSukarrieta Urdaibai inguruan dago, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean, Txatxarramendi uhartearen parez pare. Beste uharte bat ere badago udalerriaren barruan: Sandinere. Aipatzekoa da Toña hondartza ere.
Udalerriaren garaiera, itsas mailaren gainetiko, 5 metro da batez beste.
Udalerri mugakideak
aldatu- Mundaka iparraldean eta mendebaldean
- Ibarrangelu ipar-ekialdean
- Gautegiz-Arteaga ekialdean
- Busturia hegoaldean
Auzoak
aldatuHistoria
aldatuBizkaiko giza asentamendurik zaharrenetakoa da Sukarrieta, eta Donejakue bideko Bizkaiko adarretako bat ere izan zen Erdi Aroan.
Sukarrietan, naturalki, ez dago suharririk ("sukarririk"). Arturo Apraiz geologoaren, Txoni Matxain kimikariaren eta Mikel Gorrotxategiren onomastikan adituaren iritziz antzeko harriak badira inguruan, baina aspaldian Gernikako produktuak (gaztaina, edo armak agian) garraiatzen zituzten itsasontziek ekarriak omen dira suharri haiek, zama gisa ekartzen zutela dirudi, Gernikara hutsik ez itzuli arren, horrela nabigatzea. Sukarrietara ailegatu orduko uretara botatzen omen zuten. Sukarrieta izena Sabin Aranak asmatu zuen gaztelaniazko izen Pedernales-en itzulpena egokituta.[5][6]
Samikola izena San Nikolaitik ei dator; izan ere, XVIII. gizaldiaren amaieran, Sukarrietako eliztia Sandi Andere elizatik San Nikolai baselizara lekualdatu zuten, eta hura elizateko eliztia izan zen; geroago, eliztia Sandi Anderen berriro ezarri zuten (gaur egun bertan dago oraindikarren). Euskaltzaindiaren arabera, Samikola esparru mugaturako herriaren antzinako izena da.[4]
Ekonomia
aldatuArrantzan eta nekazaritzan oinarritu zen bertakoen ekonomia XIX. mendearen bukaeran turismoa izugarri garatu zen arte.
Azken urteotan udaleku bihurtu da Sukarrieta. Langile gehienek zerbitzuen alorrean dihardute, udatiarrentzako azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak (langileen % 68).
Demografia
aldatuSukarrietako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko hautagai Pedro Sainz-Vizcaya aukeratu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleko hautagaitzak irabazi zuen, Pedro Sainz-Vizcaya karguan berretsia izan zela.
2015eko udal hauteskundeak
aldatuSukarrietako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
4 / 7 |
|||
EH Bildu* | 2 / 7 |
2 / 7 |
|||
Sukarrieta Berbiztu (S.K.B) | 1 / 7 |
1 / 7 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
0 / 7 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Euskara
aldatuSukarrietako euskara mendebaldeko euskararen aldaera da, tarteko hizkeran[9] kokaturik dagoen Busturialdeko euskara[8][10], hain zuzen. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, euskaldun kopurua %60,56 zen, eta euskararen erabilera %28,5.
Ondasun nabarmenak
aldatuAipagarria da Kanalako Ama Andra Maria Legendikako parrokia eliza. 2011ko martxoaren 28an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen Begoñako Andra Mari Haur Kolonia[11].
Argazki bilduma
aldatu-
Sukarrietako Toña hondartza.
-
Sukarrieta parkea.
-
Sukarrieta eta ingurunearen ikuspegia.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Arauak - ADO» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
- ↑ «Sukarrieta. Arturo Apraiz geologoarekin, Txoni Matxain kimikariarekin eta Mikel Gorrotxategirekin.» Norteko Ferrokarrila (ETB) 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ «Sukarrieta. Arturo Apraiz geologoarekin, Txoni Matxain kimikariarekin eta Mikel Gorrotxategirekin.» Norteko Ferrokarrila (ETB) 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
- ↑ «Izagirre Iturbe, Leonor - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ a b c «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Sukarrieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ Kultura Ondasun izendapena EHAAn
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |