Jekaterinburg
Jekaterinburg [1] (errusieraz Екатеринбу́рг) — 1924 eta 1991 bitartean Sverdlovsk (errusieraz Свердловск) deitua — Errusiako hiria da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoen Sverdlovsk oblastaren hiriburua izanik. Iset ibaiaren ertzean dago, Uralen ekialdeko isurialdean, Europa eta Asiaren arteko mugan[2]. 2010ean 1.349.772 biztanle zituen eta Errusiako laugarren hiririk handiena zen[3].
Jekaterinburg Екатеринбург Свердловск Екатеринбург | |||
---|---|---|---|
hiri handiena | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Sverdlovsk oblasta | ||
Errusiaren banaketa administratiboa | Yekaterinburg Municipality | ||
Alkatea | Alexey Orlov (en) | ||
Izen ofiziala | Екатеринбу́рг | ||
Jatorrizko izena | Екатеринбург Свердловск Екатеринбург | ||
Posta kodea | 620000–620999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°50′08″N 60°36′46″E / 56.8356°N 60.6128°E | ||
Azalera | 490 km² | ||
Altuera | 237 | ||
Mugakideak | Pervouralsk Urban Okrug (en) , Degtyarsk Urban Okrug (en) , Sredneuralsk Urban Okrug (en) , Borough Upper Pyshma (en) , Beryozovsky (en) , Beryozovsky Urban Okrug (en) , Beloyarsky District (en) , Sysertsky District (en) , Polevskoy Urban Okrug (en) eta Revda Urban Okrug (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.468.833 (2018) 12.929 (2017) | ||
Dentsitatea | 3.139 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1723 | ||
Telefono aurrizkia | 343 | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
Hiri senidetuak | San Jose, Ferentino, Plovdiv, Wuppertal, Pilsen, Genova, Guangzhou, Incheon, Göteborg, Bixkek, Birmingham, Turin eta Ho Chi Minh Hiria | ||
Matrikula | 66 , 96 eta 196 | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
http://www.ekburg.ru |
Historia
aldatu1721ean sortu zen, eta izena Petri Handia tsarraren emazte Katalinaren (Jekaterina) omenez jarri zioten. 1924 eta 1991 artean, Jakov Sverdlov errusiar iraultzailearen omenez eman zioten Sverdlovsk izena. 1918ko uztailean, boltxebikeek han fusilatu zituzten Nikolas II.a tsarra eta haren familia.
Geografia
aldatuUral mendien ekialdean dago, Iset ibaiaren haranean, Moskutik 1.667 km ekialdera.
Klima
aldatuJekaterinburgek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Jekaterinburg) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.6 | 9.4 | 17.3 | 28.8 | 33.4 | 35.6 | 38.8 | 37.2 | 31.9 | 24.7 | 13.5 | 5.9 | 38.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -9.1 | -6.8 | 1.0 | 9.8 | 17.4 | 23.0 | 24.4 | 21.1 | 14.5 | 6.8 | -2.8 | -7.9 | 7.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -12.6 | -11.1 | -3.8 | 4.3 | 11.3 | 17.1 | 19.0 | 15.9 | 9.8 | 3.4 | -5.8 | -11.0 | 3.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -15.7 | -14.5 | -7.6 | 0.0 | 6.2 | 12.1 | 14.4 | 11.9 | 6.4 | 0.7 | -8.3 | -13.7 | -0.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -44.6 | -42.4 | -39.2 | -21.8 | -13.5 | -2.3 | 1.5 | -1 | -9 | -26.6 | -39.2 | -46.7 | -46.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26 | 20 | 20 | 28 | 50 | 74 | 89 | 72 | 58 | 39 | 33 | 28 | 537 |
Eguzki orduak | 46.5 | 96.1 | 164.3 | 207.0 | 257.3 | 273.0 | 269.7 | 217.0 | 144.0 | 77.5 | 51.0 | 37.2 | 1840.6 |
Hezetasuna (%) | 79 | 75 | 68 | 60 | 57 | 63 | 68 | 73 | 75 | 75 | 78 | 79 | 71 |
Iturria: [4] |
Gobernua
aldatuJekaterinburg Sverdlovsk oblasteko hiriburua da. Beste 29 landa-herrirekin batera osatzen du Jekaterinburg Hiria.
Jekaterinburgeko administrazio barrrutiak[5] | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Label | OKATO | Izena | Eremua | Biztanleria (2017)[6] | Sorrera | Udal-burua | Webgunea | Aurrezenbakia(k) | Azpibanaketak | ||
1 | 65 401 364[Betiko hautsitako esteka] | Verkh-Isetski | 240 metro kkiloarratu (93 sq mi) | 213,020 | 1919 | Nirkov Sergei Fedorovitx | .cm | +7 3432, +7 3433 | 8 | ||
2 | 65 401 368[Betiko hautsitako esteka] | Zheleznodorozhni | 126.3 metro kkiloarratu (48.8 sq mi) | 161,670 | 1938 | Kurotxkin Andrei Viktorovitx | .cm | +7 343 | 8 | ||
3 | 65 401 385[Betiko hautsitako esteka] | Ordzhonikidzevski | 102 metro kkiloarratu (39 sq mi) | 284,510 | 1934 | Trapeznikov Viatxeslav Anatolievitx | .cm | +7 3433 | 6 | ||
4 | 65 401 373[Betiko hautsitako esteka] | Kirovski | 72 metro kkiloarratu (28 sq mi) | 225,691 | 1943 | Loxakov Alexander Jurievitx | .cm | +7 343 | 7 | ||
5 | 65 401 380[Betiko hautsitako esteka] | Oktiabrski | 157 metro kkiloarratu (61 sq mi) | 146,670 | 1934 | Rudometov Roman Alexandrovitx | .cm | +7 3432 | 11 | ||
6 | 65 401 390[Betiko hautsitako esteka] | Txkalovski | 402 metro kkiloarratu (155 sq mi) | 265,113 | 1943 | Mixarin Viatxeslav Nikolaievitx | .cm | +7 3432 | 10 | ||
7 | 65 401 377[Betiko hautsitako esteka] | Leninski | 25 metro kkiloarratu (9.7 sq mi) | 158,840 | 1934 | Dmitry Nozhenko | .cm | +7 343 | 3 |
Ekonomia
aldatuEkonomia-jarduera nagusiak meatzaritza, industria siderurgikoak eta industria kimikoa dira. Garrantzi handiko kulturagunea da.
Garraioa
aldatuJekaterinburg Errusiako hirugarren garraio-gunerik garrantzitsuena da Mosku eta San Petersburgoren atzetik. Hirian 7 errepide federal gurutzatzen dira, 7 burdinbide nagusi daude (Transiberiarra, Transmongoliarra eta Transmantxuriarra tartean) eta herrialdeko 3. aireporturik garrantzitsuena bertan dago. Jekaterinburg-Koltsovo aireportua 1928an inauguratu zuten.
Hiri barneko mugimenduetarako ondorengo garraio publiko eskaintza dago:
- Jekaterinburgeko metroa: Linea bakarra 9 geltokiekin. 2007an 46,4 milioi bidaiarik erabili zuten.
- Tranbia: 183 milia, 29 linea eta 245 milioi bidaiari ingururekin.
- Autobusa: 45 linea.
- Trolebusa: 19 linea.
Hiri senidetuak
aldatuJekaterinburg hiri hauekin senidetuta dago:
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia - 157. araua
- ↑ Yekaterinburg[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ http://pogoda.ru.net/climate/28440.htm Pogoda.ru webgunea
- ↑ Устав Свердловской области (с изменениями на 7 декабря 2017 года), Устав Свердловской области от 23 декабря 2010 года №105-ОЗ, Закон Свердловской области от 23 декабря 2010 года №105-ОЗ. (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
- ↑ The population of the Russian Federation for municipalities as of January 1, 2017 (July 31, 2017)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Errusieraz) Udalaren webgune ofiziala