Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Terra Australis (euskaraz: «Hegoaldeko Lurraldea») kontinente hipotetiko bat da, Antzinaroan jada proposatua, eta XV eta XVIII. mendeen artean mapa ugaritan agertu zena. Bere existentzia ez da oinarritzen zuzeneko behaketan, baizik eta Ipar Hemisferioan dauden kontinenteen eta Hego Hemisferioan daudenen artean oreka egon behar zela proposatzen zuen ideian[1]. Orekaren teoria hau Makrobiok jada erabili zuen V. mendeko mapetan, Australis izenarekin.

Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du.
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Terra Australisi buruzko bideo laburra.
Terra Australis erakusten duen mapa bat.

Izenak

aldatu

Kontinente hipotetiko honen izenak askotarikoak izan ziren, tartean Terra Australis Ignota, Terra Australis Incognita ("hegoaldeko lur ezezaguna") edo Terra Australis Nondum Cognita ("oraindik ezezaguna den hegoaldeko lurraldea"). Beste izen batzuk Brasiliae Australis ("Hegoaldeko Brasil")[2], eta Magellanica ("Magallaesen lurra") izan ziren. Matthias Ringmannek Ora antartica (Antartikako lurra) deitu zuen 1505ean[3], eta Frantzisko Monakok Australis ore (Herrialde australa) deitu zuen. Erdi Aroan Antipodak izena zuen.

Gilen Postelek proposatu zuen Chasdia izena, Noeren Kush bilobaren izena, eta bertan larru beltzeko biztanleak bizi zirela esan zuen[4].

Izen aldaketa

aldatu

XVIII. mendean, egungo Australia ez zen nahasten Terra Australisarekin, XX. mendean aipatu izan den bezala. Cook kapitainak eta haren garaikideek bazekiten seigarren kontinentea (gaur egungo Australia), Herbehere Berria deitzen zuten hura, erabat bereizita zegoela zazpigarren kontinentetik, oraindik aurkitu gabea zena.

XIX. mendean, Sydneyko agintari kolonialek Australia izena eman zioten berriro Herbehere Berriari, eta, azkenean, desagertu egin zen haren izen holandarra. Bitartean, Australia izena galdu ondoren, hegoaldeko kontinente polarra izenik gabe egon zen hainbat hamarkadatan, harik eta 1890eko hamarkadan Antartika izena erabiltzen hasi ziren arte[5].

XIX. mendearen hasieran, Matthew Flinders esploratzaile britainiarrak Australiari izena eman zio, Terra Australis kontinentean oinarrituta, eta Australia baino hegoalderago lur-masa adierazgarririk aurkitzeko "probabilitaterik" ez zegoela argudiatu zuen[6].

Historia

aldatu

Aristotelesek eta Eratostenesek simetria geometrikoarekin lotutako aurreiritzien gainean sartu zuten kontzeptua. Ptolomeok, I. mendeko kartografo grekoak, zabaldu zituen gerora bere ideiak, eta uste zuen Indiako Ozeanoa lurrez itxita zegoela hegoaldean. Pizkundean, Ptolomeo Europako kartografoentzako informazio-iturri nagusia bihurtu zenean, kontinente hori bere mapetan agertzen hasi zen.

Esplorazio-bidaiek kontinente urrunduaren lur-masa murriztea ekarri bazuten ere, kartografoek beren mapetan marrazten jarraitu zuten, eta zientzialariek Aristotelesen ohiko argudioekin defendatu zuten aukera hori, hala nola Hego hemisferioan lur-masa handi batek Ipar hemisferioan ezagutzen den masaren kontrapisua egin beharko lukeela.

Ohikoa zen kontinente hori hego poloaren inguruan marraztea, baina egungo Antartika baino askoz azalera handiagoarekin, eta askoz gehiago hedatzen zen iparraldera. Adibidez, 1520an, Fernando Magallaesek uste zuen Suaren Lurraldeko Uharte Handia Terra Australis Incognita horren parte zela. Zeelanda Berria, Abel Tasmanek 1642an aurkitu zuena, eta Australia ere lurreko masa mitiko horren zatitzat hartu ziren.

El 30 de abril de 1606, Pedro Fernández de Quirós tomó posesión de todas las tierras del Sur hasta el Polo para la Corona de España en la isla de Espíritu Santo en Vanuatu, a la que llamó «Austrialia del Espíritu Santo» pensando que era parte de la Terra Australis Incognita.

1606ko apirilaren 30ean, Pedro Fernández de Quirósek Vanuatuko Espiritu Santo uhartean (Australia del Espíritu Santo izenarekin), Hegoaldeko lur guztien jabetza Espainiako koroarentzat aldarrikatu zituen, hortik Hego Poloraino, Terra Australis Incognitaren parte zela pentsatuz.

XVI. mendearen hasieran, Francisco de Hoces (gaur egun Drake pasaia gisa ezagutzen duguna aurkitu zuena) eta Gabriel de Castilla itsasgizonek Terra Australis Incognita izeneko kostaldea kokatu zuten benetako latitudetan. Hegoaldeko lur mitiko horren kontzeptua, azkenean, James Cookek zuzendu zuen. Lehen bidaian Zeelanda Berria inguratu zuen, kontinente handiago baten parte ez zela erakutsiz. Bigarren bidaian, lurrari bira eman zion hegoaldeko latitude altu batean, baina batzuetan zirkulu polar antartikoa gurutzatu zuen, erakutsiz Hego hemisferioan kontinente bat egonez gero, eremu polarretan egongo zela, eta ez klima epeleko eskualdeetan, pentsatu bezala.

Kartografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Wilford, John Noble. (1982). The mapmakers. (1st Vintage Books ed. argitaraldia) Vintage Books ISBN 978-0-394-75303-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. (Latinez) Schöner, Johann. (1533). Ioannis Schoneri ... Opusculum geographicum ex diversorum libris ac cartis ... collectum. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  3. Vespucci, Amerigo; Medici, Lorenzo di Pierfrancesco de'. (1505). De ora antarctica per regem Portugallie pridem inuenta. Impressum Argentine : per Mathiam Hupfuff. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  4. National library of Australia, ed. (2013). Mapping our world: terra incognita to Australia. National Library of Australia ISBN 978-0-642-27809-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  5. Cameron-As, Margaret. (2018). Lying for the admiralty. Rosenberg publishing ISBN 978-0-6480439-6-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  6. Australia, State Library of South. «NOT REQUIRED Flinders, Matthew. A voyage to Terra Australis. [vol. 1 - pages ii-iii : 'Introduction.'»] encounter.collections.slsa.sa.gov.au (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

Kanpo estekak

aldatu