The Year of Living Dangerously
The Year of Living Dangerously (euskaraz Arriskuz Bizi Izan Ginen Urtea) 1982ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren drama filma bat ada. Christopher Koch idazlearen izenburu berdineko The Year of Living Dangerously eleberrian oinarritua dago. Mel Gibson, Sigourney Weaver, Linda Hunt eta Michael Murphy aktoreek antzeztu zuten.
1983ko Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Linda Hunt) irabazi zuen.
Argumentua
aldatuGuy Hamilton (Mel Gibson) Indonesian Sukarno kargutik kendu aurreko egoera nahasiaren berri emateko Jakarta hirira ailegatu den australiar kazetari bat da. Bertan, Billy Kwan (Linda Hunt) argazkilaria ezagutuko du, hark Guy herrialdearen kulturan barneratu eta gidari lanak burutuko du. Kwanek Guyri Jill Bryant (Sigourney Weaver) britainiar enbaxadako funtzionarioa aurkeztuko dio, Indonesia iraultza komunista eta diktadura militarraren arteko kinkan dabilen artean Guy eta Jillek maitasun harreman bat mantenduko dute.
Aktoreak
aldatu- Mel Gibson - Guy Hamilton
- Sigourney Weaver - Jill Bryant
- Linda Hunt - Billy Kwan
- Michael Murphy - Pete Curtis
- Bill Kerr - Henderson kolonela
- Noel Ferrier - Wally O'Sullivan
- Bembol Roco - Kumar
- Paul Sonkkila - Kevin Condon
- Ali Nur - Ali
- Dominador Robridillo - Becak Man
- Joel Agona - jauregiko zaindaria
- Mike Emperio - Sukarno
- Bernardo Nacilla - Dwarf
- Domingo Landicho - Hartono
- Hermino De Guzman - inmigrazio ofiziala
- Kuh Ledesma - Tiger Lily