Tonino Guerra
Antonio "Tonino" Guerra (Santarcangelo di Romagna, Rimini, 1920ko martxoaren 16a - 2012ko martxoaren 21a[1]) italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria izan zen.
Bigarren Mundu Gerran naziek deportatu eta Troisdorfeko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. Ondoren eskola-irakasle izan zen, eta Erromara joan zen gero. Idatzi dituen poema-bildumen artean, Kakalardoak (1946), Idiak (1972), Eztia (1986) eta Uraren zuhaitza (1992) garrantzi handikoak dira Italiako XX. mendeko poesian. Hitz lauzko idatzietan, kontakizun neorrealistak eta gai fantastikoak landu ditu. Obra nagusiak Fortunatoren historia (1952), Oreka (1967) eta Euri epela (1984) dira. Zinema-kontakizunak eta gidoiak ere idatzi zituen, esate baterako, Michelangelo Antonioniren Abentura (L'Avventura, 1960), Gaua (La Notte, 1961) eta Blow-up (1966), Federico Felliniren Amarcord eta Francesco Rosiren Mattei kasua (Il Caso Mattei, 1972) eta Lucky Luciano (1973) filmenak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Tonino Guerra gidoigilea hil da[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
Kanpo estekak
aldatu- Tonino Guerra gidoigilea hil da[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
- (Ingelesez) Tonino Guerra obituary Guardian.co.uk