Torquay
Torquay, Ingalaterrako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen udalerri bat da, Devon konderrian. Torbay barrutian dago, Paignton eta Brixham udalerriekin batera.
Torquay Torquay | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Devon |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | Torbay |
Izen ofiziala | Torquay |
Jatorrizko izena | Torquay |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°27′45″N 3°31′41″W / 50.4625°N 3.5281°W |
Azalera | 12,41 km² |
Mugakideak | Paignton |
Demografia | |
Biztanleria | 48.563 (2021) −3.474 (2011) |
Dentsitatea | 3.913 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01803 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Udalerria
aldatuXIX. mendean zehar Ingeles Rivera ezizenaz ezagutua izan zen, batipat bere klima ona eta giro atsegina zela medio eta Frantziako Montpellier hiriarekin parekatu nahian. Gaur egun oso hiri turistikoa da eta etxaleku eta jauregi ederrez beteta dago, garai bateko nahiz gaur egungo Ingalaterra guztiko aberatsek udaldean bizilekutzat erabiliak.
Agatha Christiren jaioterria
aldatuHorretaz gain Torquay hiria Agatha Christie idazle ezagunaren jaioterria da, bere bizitzako zatirik handiena hemen bizitzen igaro zuelarik, horregatik hirian "Agatha Christie Mile" delakoa dago, idazle honi buruzko museoa.
Ingeles ikasleen helmuga
aldatuAipatzekoa da ingeles hizkuntza ikasi edo praktikatu nahi duten Europako ikasleen helburu garrantzitsua dela, horien artean Euskal Herritik ingeles ikastaroak burutzera joandako ikasle asko daudelarik.
Iruditegia
aldatu-
Torquayko badia
-
Torquayko kostaldeko zati bat
-
Torquayko eraikina
-
Torquayko erdigunea
Herritar ezagunak
aldatu- Agatha Christie, (1890-1976) idazlea.