Trajano
Marko Ulpio Nerva Trajano[1] (latinez: Marcus Ulpius Nerva Traianus) (53ko irailaren 18a - 117ko abuztuaren 9a) erromatar enperadorea izan zen, 98tik hil zen arte. Haren agindupean, Erromako Inperioak hedadura handiena lortu zuen.
Trajano | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
98ko urtarrilaren 28a - 117ko abuztuaren 7a ← Nerva - Hadriano →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Marcus Ulpius Traianus | ||||||||||
Jaiotza | Italica eta Pedraza, 53ko irailaren 18a | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Selinus (en) eta Cilicia (en) , 117ko abuztua (63 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Trajanoren zutabea | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: apoplexia | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Marcus Ulpius Traianus, Nerva | ||||||||||
Ama | Marcia | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Plotina | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Ulpii Traiani (en) Antoniar leinu | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | estatu-politikaria, politikaria eta ofizierra | ||||||||||
Gradua | legatus (en) imperator (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||||||
Bizitza
aldatuEstreinako urteak eta boterearen eskuratzea
aldatuMarko Ulpio Trajano senatariaren semea izan zen Trajano. Ulpia leinua Hispaniako Baetica probintzian finkatu zen. Familia horrek erromatar politikari ospetsu gehiago eman zuen Trajanoren ostean ere.
Trajano Rhin ibaiaren mugan hezi zen, Erromako gune arriskutsuenetako batean, beraz. Domizianoren germaniarren kontrako kanpainetan parte hartu zuen. 96rako Inperioko jeneralik ospetsuenetakoa eta arrakastatsuena izan zen.
Nerva enperadore berriak armadaren errespetua bereganatuko zuelakoan, 97ko udan Trajano semetzat eta oinordekotzat hartu zuen. Hadrianok, enperadorea izatekoa zenak, eman zion Trajanori izendapen horren berri; hortaz, Trajanoren babesa eskuratu zuen bizitza osorako. 98ko urtarrilaren 27an, Nerva hil zenean, Trajanok inolako arazorik gabe ordeztu zuen. Horrela, Italiakoa ez zen lehen enperadore bihurtu zen.
Herritarrek Trajanoren hautaketari harrera bikaina egin zioten. Trajanok gobernu on eta orekatu baten bidez erantzun zien. Nervaren politika suspertu zuen: Domizianok bidegabe atxilotutako asko aske utzi zuen, eta bahitutako ondasunak bueltatu zizkien. Hain zen ospetsua, non Senatuak optimus (hoberena) titulua eman zion.
Daziako gerrak
aldatuHala ere, Trajanoren ospea kanpaina militarrei zor zaie. 101ean, zigor-kanpaina egin zuen daziarren erresuman, Danubioko iparraldean. Dezebalo erregea errenditzera behartu zuen hurrengo urterako, Sarmizegetusa Regia hiria hartu ondoren. Erromara itzulirik, Dacicus Maximus titulua eman zitzaion.
Dezebalo berriro matxinatu zen mugan, aldameneko erresumak bere alde jotzen ahalegindutakoan. 106an, ikaragarrizko zubia eraiki ostean, Dazia osoa menderatu zuen Trajanok. Sarmizegetusa erabat suntsitu zuen eta Dezebalok bere buruaz beste egin zuen.
Trajanok hiri berri bat eraiki zuen, "Colonia Ulpia Traiana Augusta Dacica Sarmizegetusa". Izen bera izan arren, beste leku batean kokatu zuen Trajanok. Inperioko probintzia bihurturik, erromatarrek kolonizatu zuten Dazia. Estatuak, gainera, Daziako urrea eskuratu ahal izan zuen.
Ekialdeko hedadura
aldatuAldi berean, Erromaren menpean zegoen Nabateako Rabbel II.a erregea hil zen. Heriotza horretaz baliatuta, Trajanok Nabatea anexionatu zuen, Siria eta Egiptoko legioen bitartez.
107rako, Inperioak beste probintzia bat zeukan, Arabia Petraea izenekoa, zeinek Petra eta Bostra hiriak baitzituen. Hori zela eta, Inperioa gaur egungo Jordania eta Arabiara iritsi zen.
Bakealdia
aldatuHurrengo 7 urtetan, gobernu zibilean murgildu zen Trajano. Garai horretan Plinio Gaztearekin adostu zen zer nolako erantzuna eman behar zien Pontoko kristauei. Bakean uztekoak ziren baldin eta haien errituak publikoki ospatzen ez bazituzten.
Monumentu eta errepide berriak eraiki zituen, batez ere Italian eta Hispanian. Haren izeneko foroan Trajanoren zutabea eraiki zuten, daziarren kontrako garaipenak oroitarazteko. Gaur egun ere zutik jarraitzen du.
Inperioa hedadura handienean
aldatu113an borrokatzeari berriro ekin zion Trajanok. Partiarrek Armenian errege onartezina kokatu zuten erromatarren ikuspuntutik. Armeniako Erresuma bi inperio handi horien artean egonda, bien artean aukeratzen ziren armeniar erregeak.
Trajano Armeniara abiatu zen lehen. Erregea kendu eta probintzia anexionatu zuen. Orduan Partia aldera joan zen. Babilonia, Seleuzia eta, azkenean, Ktesifon hiriburua hartu zituen 116rako. Persiar Golkoraino ere iritsi zen, eta Mesopotamia Erromako probintzia izendatu zuen. Alexandro Handiaren adina eduki ez izana tamaldu zen, hura bezalako inperioa eraiki ahal izateko.
Hala ere, Trajano ez zen hor gelditu. Susa hiria harturik, erregea bota zuen eta haren ordez erromatarren menpeko beste bat kokatu zuen. Erromako Inperioa ez zen sekula hain urrun iritsi ekialdean.
Hatra hiriak, ordea, ez zuen amore ematen. Trajano bera joan zen gotorleku hori hartzera, baina ezin. Orduan, juduak eta Mesopotamia matxinatu ziren. Trajanok atzera egin behar izan zuen, behin-behineko erretreta zelakoan. Nolanahi ere, bere azken kanpaina izan zen.
Gaixoturik, Italiara bueltatu behar izan zuen, eta, 117ko udan, hil egin zen. Hadriano hautatu zuen oinordeko, zeinak Mesopotamia probintzia partiarrei itzuli zien. Trajanok konkistatutako gainerako eremuek Inperioan jarraitu zuten.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trajano |