Tupolev Tu-144
Tupolev Tu-144 (errusieraz: Tyполев Ту-144; NATO izendapena: Charger) zirkulaziotik kendutako sobietar erreakzio-hegazkin supersoniko komertziala da. Concorde hegazkinarekin batera, inoiz erabilera zibil komertziala izandako bi aireontzi supersonikoetako bat da. Aleksei Tupolevek zuzendutako Tupolev diseinu-bulegoan diseinatua, Voronezhko Aireontzi Ekoizpen Elkarteak eraiki zuen. Denera, hegazkinek, 55 bidaiari-hegaldi egin zituzten; batez beste, 16.000 metroko altitudean eta 2.000 kilometro ordu (edo 1,6 Mach) inguruko abiaduran hegan.
Tupolev Tu-144 | |
---|---|
NATO izendapena | Charger |
Ezaugarriak | |
Kategoria | hegazkin komertzial lau erreaktoreko hegazkin supersonic transport (en) |
Propultsatzailea | Kolesov RD-36 (en) |
Hegaldiak | |
Erabiltzaileak | Aeroflot, NASA, Ministry of Aviation Industry of the USSR (en) , Aeroflot |
Lehen hegaldia | 1968ko abenduaren 31 |
Zerbitzu hasiera | 1975eko abenduaren 26a |
Zerbitzu amaiera | 1978ko ekainaren 1a |
Ekoizpena | |
Fabrikatzaileak | Tupolev Voronezhko Aireontzi Ekoizpen Elkartea |
Ekoitzitako unitateak | 16 |