Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Txalaparta

Perkusiozko euskal musika instrumentu tradizionala

Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna bat da, idiofonoa, zuzenean kolpatzen dena.[1] Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Zur erabilienak haltzarena, gaztainondoarena eta lizarrarena dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioan, jotzaile bat ttakuna (tukutuna edo bia ere deitua) jotzen aritzen zen, eta bestea herrena (urguna, pikatzailea edo bata). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du; bigarrenak, desoreka dakar.

Txalaparta jotzen.
Txalaparta partitura erraz bateko hiru joaldi: ttakuna izeneko kolpe binarioak marra jarraituez irudikatuta daude; herrena kolpe moldeari dagokionez, puntuzko marra batek adierazten du jo gabeko kolpea.

Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke.

Tradizioz zurezkoa izan bada ere, txalapartari berritzaileenak harri, adreilu, hormigoiaren) eta egitura mailako atal egokienen (arku eta gangen) arteko batasunaren ondoko emaitza ezin hobeak erakusten ditu erromatar eraikuntzak. |harriz]] eta bestelako materialez egindakoekin esperimentatzen hasi dira. Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek (Oreka Tx), Nomadak Tx film dokumentalean, izotzezko txalaparta bat jo zuten, Laponiara egindako bidaian.

Komunikazioa

aldatu
 
Txalaparta antzinako eran jarria, bi ardi larruean gainean.

Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua. Tobera metalezko tresnaren eta kirikoketaren antza dauka, jotzeko moduagatik eta testuinguruagatik.

Gipuzkoan ohikoa izan da Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Hernani, Urnieta, Astigarraga, Andoain, Oiartzun, Orio, Bidegoian, Elduain eta Alkiza udalerrietan. Nafarroa Garaian, Lesakan eta Baztanen ere bai.

Halaber, bertsolaritzari lotuta egon da txalapartaren erabilera.

Musika

aldatu

Gaur egun, txalaparta perkusiozko musika tresna bezala erabiltzen da Euskal Herrian, gehienbat folk musikan. Ekitaldi kultural eta politikoetan ere askotan entzuten da. Juan Mari Beltranek, Mikel Laboak, Oskorrik, Hertzainakek, Kepa Junkerak eta beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak erakarrita. Oreka Tx txalapartari bikotea izan da berritzaile handienetakoa, txalaparta mundu osoko musika estiloekin nahasten baitute: India, Sahara, Mongolia,... Horren emaitza Nomadak Tx filma dugu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Juan Mari, Beltran. (2009). Txalaparta. Nerea, 20 or. ISBN 978-84-96431-48-5..

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu