Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Txirula Magikoa

Txirula magikoa» orritik birbideratua)

Txirula Magikoa[1] (alemanez: Die Zauberflöte) Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen bi ekitaldiko singspiel bat eta Emanuel Schikaneder musikariaren alemanezko libreto bat da. Mozart bizirik zegoela eszenatokian agertutako azken opera izan zen, 1791ko irailaren 30ean Viena hiriko Theater auf der Wieden antzokian estreinatu zelarik. Singspiel delakoa alemanezko opera herrikoi mota bat da.

Txirula Magikoa
Jatorria
Sorrera-urtea1791
Argitaratze-dataXVIII. mendea
Estreinaldi-data1791ko irailaren 30a
IzenburuaDie Zauberflöte
Jatorrizko herrialdeaAustriako artxidukerria
Ezaugarriak
Genero artistikoasingspiel (en) Itzuli eta opera
Hizkuntzaalemana
Zatiak2 ekitaldi
Telesailalist of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
HitzakEmanuel Schikaneder
LibretistaEmanuel Schikaneder
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart
Fikzioa

IMSLP: Die_Zauberflöte,_K.620_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Edit the value on Wikidata
kronologia
Txirula Magikoa Q111262003 Itzuli

Operan Gauaren Erreginak Tamino Printzea konbentzitzen du bere alaba Pamina Sarastro apaiz nagusiaren bahitzetik askatzeko; horren ordez Sarastroren idealak ikasten ditu eta berarekin batzea erabakitzen du. Tamino eta Paminak iniziazio tradizio ezberdinak egiten dituzte, Erregina eta bere gortea desagertaraztearekin bukatzen dutenak. Papagenok Tamino laguntzen du bere bilaketan, baina ez du lortzen bide osoa egitea. Hala ere Papagena emakume idealaren eskua lortzen du.

Historia

aldatu

Mozartek Txirula Magikoa estreinatu zuenean hogeita hamabost urte zituen. Emanuel Schikaneder antzerki-enpresariak estualdi ekonomiko larriak pasatzen zituen, eta konpositoreak, gaztarotik eta bere finantza-egoera berean, beretzat dirua eman zezakeen lan bat idaztea erabaki zuen. Antzoki aurkari batek beste opera bat gai berarekin estreinatuko zuela jakitean, ekintza erabat aldatu zen, gainera, esanahi sinboliko bat emanez praktika masonikoen arabera[2], Mozart eta Schikaneder Logia berekoak baitziren. Elementu mitiko eta miragarriak erliebe handi bat hartu zuen Txirula Magikoan.

Schikaneder Papageno antzeztu zuen lehena izan zen, Gaueko Erreginaren papera Josepha Hoferrek, Mozarten koinatak, antzezten zuen bitartean. Beste aktore batzuk: Benedikt Schack (Tamino), Anna Gottlieb (Pamina), Franz Xaver Gerl (Sarastro), Johann Joseph Nouseul (Monostatos), Herr Winter (Hizlaria) eta Barbara Gerl (Papagena) izan ziren. Hiru damak interpretatu zituzten: Mlle Klöpfer, Mlle Hofmann eta Mme Elisabeth Schack; hiru mutilak, Anna Schikaneder, Anselm Handelgruber eta Franz Anton Maurer; bi apaizak, Johann Michael Kistler eta Urban Schikaneder eta, azkenik, bi gizon armatuak Johann Michael Kistler eta Herr Moll izan ziren.

Historialari eta kritikari askoren arabera, eragin masoniko garrantzitsua dago operan, Mozart Vienako Logia Masonikoan hasi baitzen, Zur Wohltätigkeit ("ongintza") deitua 1784ko abenduak 14an. Txirula Magikoa estreinatu zenean, masoneria debekatu berria zen Jose II.a enperadorearen domeinuetan, herrialde horretan Bavariako Illuminatiekin zuen harremanagatik. Ikuspegi masoniko hau sarreran erabiltzen den musikan bertan agertuko litzateke[3]. Operaren ideia eta motibo askok Ilustrazioaren filosofiakoak gogorarazten dituzte. Beste ikerlari batzuek ikuspegi okultista hori kritikatu dute[4].

Txirula Magikoak garrantzitsua izaten jarraitzen du errepertorio operistiko estandarraren barruan, eta Operabase zerrendan 4 zenbakia bezala agertzen da, mundu osoan 2005-2010 eperako gehien antzeztu ziren operen artean[5].

Bere doinu batzuk oso ezagunak dira, Papageno eta Papagena bikoteak edo Der Hölle Rache kocht in meinem Herzen (infernuaren mendekua nire bihotzean irakiten) izeneko Gaueko Erreginaren koloraturako aria eta Tamino printzearen aria kasu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. Branscombe, Peter.. (1991). W.A. Mozart, die Zauberflöte. Cambridge University Press ISBN 0-521-26491-X. PMC 21909972. (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  3. Thomson, Katharine.. (1977). The Masonic thread in Mozart. Lawrence & Wishart ISBN 0-85315-381-7. PMC 3414615. (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  4. Buch, David J.. (2004). «Die Zauberflöte, Masonic Opera, and Other Fairy Tales» Acta Musicologica 76 (2): 193–219. ISSN 0001-6241. (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).
  5. (Ingelesez) «Statistics» www.operabase.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-29).

Kanpo estekak

aldatu