Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

ULMA Taldea 9 negozio unitate estrategikoetan lan egiten duten 9 elkarte sozio kooperatibok osatzen dute: ULMA Agrícola, ULMA Architectural Solutions, ULMA Construction, ULMA Conveyor Componets, ULMA Embedded Solutions, ULMA Forged Solutions, ULMA Handling Systems, ULMA Lifting Solutions eta ULMA Packaging.

ULMA Taldea
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak5.500
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Historia
Sorrera1961
webgune ofiziala

Gaur egun, mundu osoko 81 herrialdetan dago eta Espainiako iparraldeko enpresa talde handienetakoa da.

Historia

aldatu
 
ULMA Bartzelonako erakustazokan, 1963an

1957an sortu zen gero ULMA Taldea bilakatu zena. Urte horretan, mekanikari gisa lan egiten zuten zenbait gaztek inguruko txokolatearen industriari zerbitzu emateko tailerra sortu zuten. Sei ziren guztira: Pedro Ugarte, Isidro Mendiola, Ignacio Maiztegi, Julian Ayastuy, eta Esteban eta Julian Lizarralde anaiak. 1961. urteko irailaren 8an, haien lehen kooperatiba sortu zutenean abizenetako lehen letrak erabili zituzten eta horrela sortu zuten Cooperativa Industrial Talleres ULMA S.C.I. Enpresa sortu baino lehen hainbat aldiz bildu ziren Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko apaizarekin, gaur egun Mondragon Korporazioa deitzen den enpresa taldearen sortzailearekin. Hasieran, enpresaren jarduna txokolate bilgarriak egiteko makinak sortzea izan zen (alor horretan jarraitzen du gaur egun ‘ULMA Packaging’ kooperatibak), baina laster hasi zen beste sektore batzuetan ere lanean, eraikuntzan, esate baterako. 1963. urtean, kooperatibaren arduradunek Espainiako Estatura heltzen zen lehenbiziko aldamio prefabrikatua patentatu zuten, JJEIP izenarekin.

Bitartean eta eskualde berean, Forjas de Zubillaga enpresako lau langilek sarrailagintzarako eta osagarrietarako tailer bat zabaltzea erabaki zuten. Pedro Guridi, Sebastian Ayastui, Ramon Irizar, Sabino Telleria eta Juan Urcelayk balkoiak eta ate metalikoak egiten zituzten, baita bestelako produktuak ere, forjatzearen eta estanpatzearen arlokoak.

1962an, haiek ere kooperatiba bat sortzea erabaki zuten. Horretarako ULMAko langileen metodo berbera jarraitu zuten eta abizenen lehen letra batuta Gaitu S.C.I. sortu zuten. 1967an, ostera, izena aldatu zioten eta Enara deitzea erabaki zuten. Haren hazkundeak eta sendotzeak bridak fabrikatzea ekarri zuen, eta erosi zuten erorketa mailu bati esker, enpresa eraldatzea lortu eta ondorengo garapenaren oinarria ezarri zuen.

 
Haizearen orratzaren eraikuntza

ULMA eta Enararen arteko lehenbiziko hurbilketa 1983an gertatu zen. Denborarekin ULMA Taldea deituko zena Oñalan deitzen zenean, 1987an, hirugarren kooperatiba bat integratu zuen, Oinakar izenekoa. 1983an sortu zen eta orga jasotzaileak egiten zituen. 1989an hiru kooperatiba horiek osatutako taldeak gaur egun daukan izena hartu zuen eta ULMA Taldea deitu izan da ordutik.

1989. urtearen bukaeran, taldeak 678 langile zituen eta 8.323 milioi pezetako (50 milioi euroko) negozio bolumena[1][2].

ULMA Taldearen sendotzea

aldatu

90eko hamarkadan, negozio guztiek erabaki zuten irudi korporatibo berria eta bakarra edukitzea. Horretarako, 1990. eta 1991. urteetan, ULMA S. Coop. kooperatibak ULMA C y E, S. Coop. izena hartu zuen. Gainerako negozioek ULMA izena gehitu zioten beren izenari. 1996an, ULMA Hormigon Polimero eratu zen (gaur egun ULMA Architectural Solutions). 1992an, Oinakar ULMA Manutención S. Coop. izatera igaro zen eta Enara, berriz, ULMA Forja S. Coop. izatera (gaur egun ULMA Forged Solutions). 1994an, ULMA MANUTENCION kooperatibatik bi negozio sortu ziren: Orga Jasotzaileak (gaur egun ULMA Manutentzio Zerbitzuak) eta Sistemak (gaur egun ULMA Handling Systems). 2008an, ULMA Conveyor Components gehitu zen Taldean, zeina Rochman kooperatibatik baitzetorren, 2019an, UULMA Embedded Solutions ULMA. Taldearen bederatzigarren negozio bezala kontsolidatu zen. [3]

Egoera Mondragon Korporazioaren barruan

aldatu

1993an, kooperatiba talde propioa edukitzeko erabakiaren ondorioz, ULMAk erabaki zuen Mondragon Korporazioaren antolaketa egituran ez sartzea (orduko MCC). 2002an, halere, ULMAko bazkideek onartu zuten Mondragonren Industri Dibisioan sartzea, eta Dibisio horretako kide izan da 20 urtez, 2022ko abenduan, ULMA taldeko kooperatibaren osoko bilkuran, gehiengo zabalez (%80,52) erabaki zuten Mondragon korporaziotik ateratzea.

Gaur egungo egoera

aldatu
 
ULMA Taldeak Oñatin duen lantegi bat

Taldeak 1.100 milioi eurotik gorako negozio-bolumena du gaur egun, eta horietatik %70 inguru, 90.hamarkadan hasitako internalizazioari esker, egun presente dauden 81 herrialde baino gehiagotako salmentei dagokie. Taldeko negozio guztiek kudeaketa estrategiak eta politika orokorrak konpartitzen dituzten arren, bakoitzak bere produktuak disenaitzen, alokatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Nagusiki, honako hauek:

  • ULMA Agrícola: Goi mailako teknologiako soluzio integralak negutegietan.
  • ULMA Architectural Solutions: Drainatze eta arkietkturarako sistema aurrefabrikatuak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. Arkitektura sektorean hauek eskaintzen ditu: fatxada aireztatuak, itxitura industrializatuak, aurrefabrikatu pertsonalizatuak eta hiri altzariak.
  • ULMA Construction: Enkofratu, sistema igokari, apeo eta aldamioen ingeniaritzako soluzio osoen salmenta eta alokairua, eraikuntzarako, obra zibiletarako, industriarako eta birgaikuntzarako.
  • ULMA Conveyor Components: Eskakizun maila handiko arrabolak diseinatzea eta fabrikatzea solteko garraiorako.
  • ULMA Embedded Solutions: Aholkularitza eta ingenieritza zerbitzuak produktu elektronikoen bizi zikloan espezializatuak, produktuen diseinu kontzeptualaren fasetik eta honen balidaziotik, produkzioko test sistema automatizatuetaraino.
  • ULMA Forged Solutions: Zehaztapen tekniko zorrotzeko brida eta osagai forjatuen fabrikatzailea.
  • ULMA Handling Systems: Ingeniaritza intralogistiko integral gisa garatzen du bere jarduera, DAIFUKU sektoreko munduko liderrarekin lankidetzan.
  • ULMA Lifting Solutions: Merkantziak manutentzio makinen bitartez manipulatzeko soluzio integralak.
  • ULMA Packaging: Ontziratze soluzio eta lerroen diseinuan eta fabrikazioan espezialista.

Proiektuak

aldatu
  • Negutegiak desertuan, Ekialde Erdia, ULMA Agrícola: Hortuariak landatzeko ia bi hektarea, muturreko baldintza klimatikoetan, ia urik gabe eta tenperatura handietan.[4]
  • Hudson Yards etxe-orratzak, New York, ULMA Construction: Etxe-orratzen gunearen ejekuzioa, C Dorrearen 4 igogailuen zuloetan. Manhattan-en 1990 eta 2000. urteen artean egin den urbanismo arloko proiekturik garrantzitsuenean. ATR sistema auto-igokaria erabilita, MK egiturekin eta modulu bidezko Megaform enkofratzearekin.
  • Drainatzeko kanalak Poloniako estadio handienean, ULMA Architectural Solutions: Drainatzeko 300 metro lineal baino gehiago, sarreretan eta aparkalekuan, Poloniako estadiorik handienean, Krakow Arenan.[5]
  • Talarako findegiaren zaharberritzea, Peru, ULMA Piping: Egunean 65.000 upel egitetik 95.000 upel egitera pasako den findegirako bridak diseinatzea eta instalatzea.[6]
  • Indiako Gangavaram porturako lanak, ULMA Conveyor Components: Arrabolak, euskarriak eta danborrak burdina eta ikatza mugitzeko sortutako portuaren terminal berrian.[7]
  • ULMA Orga Jasotzaileen SAT on line berria: Salmenta osteko zerbitzuak estandarizatzeko eta optimizatzeko aukera ematen duen sistema bat, informazioa denbora errealean ematen duena.[8]
  • Produktu medikuak esterilizatzeko zulatutako flow pack bilgarriak, ULMA Packaging: Bilgarri honi esker, laser bidez zulatutako paper gutxiago behar da esterilizazio lanetan.[9]
  • Oihalgintzaren sektorerako automatizazio sistema logistikoa, Brandili (Brasil) eta Indutop (Uruguai) etxeentzat: Biltegiratze automatikoa egiteko eta eskariak prestatzeko sistema berritzaileak, munduan lehenak.[10].
  • Eroskiren plataforma logistikoa, Elorrio, ULMA Handling Systems: EROSKIk Elorrion duen plataforma logistikoak banaketa enpresa honek bere iparraldeko zonaldean sortzen duen trafikoaren % 50a eta pisuaren % 70 automatizatzen ditu. Europa osoan botillen logistika automatizatzea lorten duen lehen plataforma logistikoa da
  • ULMA Embedded Solutions: FPGA diseinua ESA-ko Galileo EGNOS RIMS lurreko estazio nagusirako.

ULMAren zenbait agiri eta kalifikazio

aldatu

1996an, ULMA Forjaren negozioak Lloyd’s Register Quality Assurance erakundearen homologazioa lortu zuen, ISO 9002 ziurtagiriarekin.

1994an, ULMA Construction kooperatibak AENOR erakundearen ISO 9001 agiria lortu zuen.

2000. urtean, ULMA Pipping negozioak ingurumenaren arloko ISO 14001 agiria lortu zuen. Horrez gain, 2010an OSHAS 18.001 ziurtagiria lortu zuen.

2001, ULMA Packaging-ek ISO 14.001 ingurumen arloko agiria lortu zuen eta 2002an Enpresa Arloko Bikaintasunari ematen zaion Zilarrezko Q agiria ere bai.

2003an, ULMA Orga Jasotzaileak enpresak AENOR erakundearen Errejistro Agiria lortu zuen, honako jarduera honetarako: “Orga Jasotzaile Berriak Muntatzeko eta Merkaturatzeko”. Horrenbestez, jarduera hori UNE-EN 9001:2000 Kalitate Sistemarekin bat zetorrela egiaztatu zuen.

2005ean, ULMA Construction-ek Enpresen Nazioartekotzearen Saria lortu zuen, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik.

2008an, ULMA Agrícola-k ISO-9001/2008 agiria lortu zuen, babestutako uztentzako egiturak diseinatzeko, fabrikatzeko eta muntatzeko.

2014an, ISO eta API erakundeek ziurtatu egin zituzten ULMA Piping-ek merkaturatzen dituen briden diseinua eta kalkulua.

Gizarte erantzukizuna

aldatu

ULMA Taldean Gizarte Erantzukizunak bi dimentsio ditu. Barnekoa lan-bazkideei zuzenduta dago. Kanpokoa gizarteari zuzenduta dago eta kooperatiben gizarte-, kirol-, laguntza- eta kultura-lana bultzatzeko balio du. Lan horren zati bat 2010ean sortu zen ULMA Fundazioaren bidez egiten da. Fundazio horrek helburu sozialeko proiektuak babesten ditu ULMA Taldearen irabazien %10 hortara bideratuz.[11][12][13][14][15].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu