USB memoria
USB memoria (Universal Serial Bus; ingelesez pendrive, USB flash drive), informazioa gordetzeko flash memoria bat erabiltzen duen biltegiratze-gailu bat da. Lehen modeloek bateria behar zuten, baina gaur egungoek jada ez. Memoria horiek iraunkorrak dira (kanpo) urratuekiko, hautsarekiko, eta batzuk urarekiko ere. Faktore horiek erasaten zieten biltegiratze eramangarrien aurreko formei, hala nola disketeei, disko konpaktuei eta DVDei.
Memoria horiek gehien erabiltzen diren biltegiratze eta norberaren datuen garraio sistemak dira, diskete tradizional eta CDak ordezkatu dituztelako. Merkatuan erraz aurki daitezke 1, 2, 4, 8, 16, 32, 64, 128 eta 256 GB-eko memoriak; hala ere, 64 GBetik gorakoak ez dira hain erabiliak, garestiak direlako. Kontuan izatekoa da 128 GBeko USB memoria gutxi gorabehera 700 MBeko 180 CDren baliokidea dela, edo 1,44 MBeko 91.000 disketerena.
Haien arrakasta handiak herri izendapen asko ekarri dizkio, neurri txikiengatik eta aurkezpen forma ezberdinengatik, nahiz eta guztien artean bat bera ere ez gailendu. Euskal Herrian, USB memoria izenez ezagutzen dira gehienbat. USB kalifikatzaileak edo testuinguruak berak erraz ulertarazten digu zein gailu informatikori buruz ari garen hitz egiten; hala ere, kontzeptuari buruz pixka bat zorrotzak izanez gero, USBk konexioaren ataka soilik adierazten du.
Gaur egungo sistema eragileek memorietan irakurri eta idatzi ahal dute, ekipo piztu bateko USB konektore batera entxufatuz soilik, konektorea beraren bitartez elikaduraren energia jasoaz, non, gehienez 5 volteko eta 2,5 watteko maximoak dituen. Ekipo zahar samarretan (adibidez Windows 98 ekipatua dutenetan), fabrikatzaileak emandako gailu kontrolatzaile (driver) bat instalatu behar da. GNU/Linuxek ere badu euskarria USB biltegiratze gailuentzat Linux nukleoaren 2.4 bertsioaz geroztik.
Historia
aldatuLehen flash unitateak M-systems enpresa israeldarrak egin zituen, "Disgo" markapean, 8 MB, 16 MB, 32 MB eta 64 MB tamainetan. Horik "disketearen egiazko ordezkapenak" gisa sustatu ziren eta euren diseinuak 256 MBraino segitu zuen. Asiar fabrikatzaileek laster euren unitateak merkaturatu zituzten, Disgo seriearenak baino merkeagoak.
Gailu horren aurreko modeloek bateriak erabiltzen zituzten, PC-aren elikaduraren ordez.
Flash unitate berriek (2009) USB 3.0 konektibitatea daukate eta 256 GB memoria arte gordetzen dute, M-systems-en diseinua baino 1024 aldiz handiagoa dena. Era berean, gailu batzuek, ohiko funtzioaz gain, USB memoria bat daukate gehigarri gisan, sagu optiko hari gabe batzuek bezala, edo gehigarri bat duen USB memoriak beste memoria mota batzuk ezagutzeko, MicroSD, m2, eta abar.
2010eko abuztuan, Imationek merkaturatze baten berri eman zuen, Flash Drive Defender F200 segurtasunerako USB linea berria, 1 GB, 2 GB, 4 GB, 8 GB, 16 GB eta 32 GBko edukierarekin. Biltegiratze unitate horiek sentsore biometriko ergonomiko bat daukate, informazioa atzitu baino lehen, hatz-marken kointzidentziak balidatzen dituen hardware batean oinarritzen dena. Haren diseinua, nabariena hautsarekiko, urarekiko eta faltsutua izatearekiko erresistentzia handia da; ezaugarri fisiko guztietatik at gailuak segurtasun aurreratua ematen du FIPS-140-2-ren bidez, 3 mailako 256-bit-eko AES zifratuaren bidez, kautotzea, administrazio eta segurtasun biometrikoaren bidez; kontrol administratiboak ere barne ditu, 10 erabiltzaile arte kudeatzeko eta pasahitz konplexu eta pertsonalizatuen politikak kudeatzeko.
Erabilgarritasunak
aldatuUSB memoriak ohikoak dira euren etxetik lanera, edo alderantziz, datuak garraiatzen dituzten pertsonen artean. Teorikoki 20 urtean zehar atxiki ahal dituzte datuak eta milioi bat aldiz idatzi.
Nahiz eta hasiera batean datuak eta dokumentuak gordetzeko sortu ziren, ohikoa da USB memorietan programak edo beste edozein motatako fitxategiak aurkitzea, beste edozein fitxategi sistema bezala portatzen direlako.
U3 gailu berriek Microsoft Windowsentzat aplikazioen menu bat integratzen dute, bere "Hasi/Inicio" menuaren antzekoa, irudien fitxategiak antolatzea baimentzen dutenak, musika eta abar. Beste fabrikatzaile batzuen memorientzat ere badira software askean oinarritutako bildumak, Portableapps.com-en kasua den bezala.
Kostu txikiko USB memorien eskuragarritasunak eragin du eurak oso erabiliak izatea promozio edo marketing helburuekin, bereziki konputazio industriarekin erlazionatutako esparruetan (adibidez, gertaera teknologikoetan). Sarritan doan banatzen dira, kostu prezioaren azpitik saldu edo beste produktu bat erostean opari bezala ematen dira.
Normalean, gailu hauek konpainiako logotipoa USB memoriaren azalean grabatuta pertsonalizatzen dira, markaren ikuspena handitzeko modu bat bezala. USB memoriak baliteke daturik ez izatea edo informazio aurrekargatua eramatea (grafikoak, dokumentazioa, web estekak, Flash animazioak edo beste multimedia fitxategi batzuk, doako aplikazioak edo demoak). Datuen aurrekarga duten memoria batzuek irakurketarako soilik dira; beste batzuk bi partiziorekin eratuak daude, bat soilik irakurketarako eta bestea datuak gehitu eta ezabatu al dena. Bi partiziodun USB memoriak garestiagoak dira.
USB memoriak autoabio funtzioarekin konfigura daitezke (autorun) Microsoft Windowsentzat, zeinarekin gailua sartua izatean, automatikoki abiatzen den fitxategi espezifiko bat. Autorun funtzioa aktibatzeko beharrezkoa da autorun.inf deitua den fitxategi bat script egokiarekin gordetzea gailuko erro direktorioan.[1] Autorun funtzioak ez du ordenagailu guztietan funtzionatzen. Batzuetan funtzionalitate hau desgaitua aurkitzen, abio sistema honetaz baliatzen diren birus eta troiarren hedapena zailtzeko.
Memoria hauen beste erabilgarritasun bat da, ekipoaren BIOS-ak onartzen badu du behintzat, sistema eragile bat abia dezakeela CD, DVD eta disko gogor beharrik gabe. USB memoriatik eginiko abioa oso hedatua dago ordenagailu berrietan eta DVD-ROM irakurle batekin baino azkarragoa da. USB memoria batean osorik sartuta dauden Linux banaketak aurki daitezke eta bertatik abia daiteke (ikus bedi Live CD).
USB memoriak edukiera handia dute, disko gogor edo CD/ DVD grabagailuen antzera segurtasun kopia bat egiteko bide erraz bat dira. Badira grabatzaileak eta CD-ROM , DVD, diskete-unitatea edo Zip irakurleak USB-tik konektatzen direnak.
Gainera, gaur egun, USBdun audio ekipo batzuei pendrivea konekta dakieje, daukan musika erreproduzitzeko.
Segurtasun-neurri gisan, zenbait USB memoriak idazketa eragozteko aukera dute etengailu baten bidez, diskete zaharren erlaitzarekin bezala. Beste batzuek zati bat erreserbatzen uzten dute gero gako baten bitartez ezkutatzeko.
Alderdi sendo eta ahulak
aldatuKostu baxua eta garantia izan arren, oso presente eduki behar da biltegiratzea gailu horiek bat batean ibiltzeari utzi ahal diotela hainbat ezbeharrengatik: konektatuta dauden bitarteantentsioaren aldaketengatik, metro bat baino altuagoko garaiera batetik erortzeagatik, zenbait urtetan zehar eginiko erabilera jarraiagatik, bereziki pendrive zaharretan...
Flash unitateak immuneak dira urratuei eta hautsari zeinak aurretiko biltegiratze eramangarri formei erasaten dien, hala nola disko konpaktu eta disketeei. Bere egoera solido iraunkorreko diseinuak esan nahi du kasu askotan ustekabeko gehiegikeriei bizirauteko gai direla (kolpeak, erorketak, zapalketak, garbigailuetatik pasatzeak edo likidoen zipriztinak). Honek ezin hobea bihurtzen du datu pertsonalen edo laneko fitxategien garraiorako zeinak leku anizkunetatik atzitu nahi diren. Ordenagailu berrietako USB euskarrien kasik omnipresentziak esan nahi du gailu batek ia leku denetan funtzionatuko duela. Halere, Microsoft Windows 98-k ez du USB biltegiratze masibo generikoentzako euskarririk, kontrolatzaile bereizi bat instalatu behar da fabrikatzaile bakoitzarentzat edo besterik ezean generikoak lortu. Microsoft Windows 95-entzat aipatu kontrolatzaileak ia ez dira existitzen.
Flash unitateak biltegiratze modu erlatiboki dentsoak dira, gailu merkeenak ere dozenaka disketerena biltegiratuko du, eta neurrizko prezio batean CD-engana iristen dira edo gainditzen dituzte. Historikoki, unitate hauen tamaina zenbait megabytetatik gigabyte gutxi batzuetara aldatzen joan da. 2003an unitateak USB 1.0/1.1 abiaduretara funtzionatzen zuten, 1,5 Mbit/ s inguruan edo 12 Mbit/s. 2004an USB 2.0 interfazedun gailuak merkaturatzen dituzte. Nahiz eta USB 2.0-k 480 Mbit/s eman ahal duen, flash unitateak mugatuak daude euren barneko memoriaren banda-zabaleragatik. Beraz 100 Mbit/s-rainoko irakurketa abiadurak lortzen dira, idazketa eragiketak zertxobait motelago egiten direlarik. Baldintza hoberenetan, USB gailu batek 10 urtean atxiki ahal du informazioa.
Flash memoriek "USB mass storage device class" estandarra (USB biltegiratze masiboen gailuen klasea) inplementatzen dute. Honek esan nahi du, sistema eragile berrien gehiengoek irakurri edo idatzi ahal dutela aipatu unitateetan kontrolatzaile gehigarririk gabe. Azpiko xehetasun tekniko konplexuak azaldu ordez, flash gailuek datuen unitate logiko bat esportatzen dute, sistema eragile anfitrioira, blokeetan egituratua. Sistema eragileak fitxategien sistema edo nahi duen blokeen helbideratzea erabili ahal du. Konputagailu batzuk flash memorietatik abiatzeko gaitasuna dute, baina gaitasun hau ordenagailu bakoitzaren BIOS-aren mendean dago, gainera, horretarako, unitateak abio disko batez kargatua egon behar du.
Flash memoriek irakurketa/idazketa ziklo kopuru mugatu bat jasan ahal dute huts egin baino lehen, erabilera normal batekin, tarte ertaina zenbait milioi zikloren ingurukoa da. Halere idazketa eragiketak gero eta motelagoak izango dira unitatea zahartu ahala.
Hau kontutan izan behar da flash gailu bat erabiltzen dugunean euretatik software aplikazioak edo sistema eragile bat exekutatzeko. Hau maneiatzeko (unitate komunetako espazio mugez gain), zenbait garatzailek Linux Linux bezalako sistema eragileen bertsioak edo Mozilla Firefox bezalako aplikazio komunak atera dituzte, flash unitateetatik egikarituak izateko bereziki diseinatuta. Hau trukeko fitxategien tamaina txikiagotuz eta RAM memorian gordeaz lortzen da.
Erabileraren ardurak
aldatuPen drive edo USB memorien zaintza txartel elektronikoen antzekoa da; kolpeak edo erorketak, hezetasuna, eremu magnetikoak eta muturreko beroa saihestuz.
Memoria USB atakatik deskonektatu baino lehen komenigarria da erabiltzaileak sistema eragilea jakinaraztea ( "kendu unitatea modu seguruan" Linuxen edo "hardwarea segurtasunez kentzea" "gailuen administratzailetik" Windowsen edo "egotzi" Mac OSen). Sistema batzuetan idazketa modu diferituan egiten da ( honek esan nahi du datuak ez direla unean idazten) idazketa cache baten bidez, aipatu idazketa horren denborak bizkortzeko eta cache delako hori beterik aurkitzen denean sistemak azkenean "aldi bakar batean" idatz dezan; baina unitatea sistemak cachearen edukia gorde baino lehen kendua bada, honek aldeak sor ditzake USB memorian den fitxategi sisteman, datuen galerak gerta daitezkeelarik.
Datuen galeraren arriskua txikiagotzeko, idazketa cachea modu aurre zehaztuan desaktibatua dago kanpoko unitateentzat Windows Xptik aurrera, baina hala ere idazketa eragiketa batek zenbait segundo iraun ahal du eta fisikoki ez da unitatea deskonektatu behar guztiz amaitu arte, bestela, idazteko datuak galduko dira. Nahiz eta USB memoriak kalterik ez jasan, kaltetutako fitxategien berreskuratzea zaila edo ezinezkoa ere izan daiteke, kasu batzuetan beharrezkoa izanik ezabaketa edo fitxategi sistema osoaren formateatzea. Beraz idazketan ateratzean arreta izan behar da, baina irakurketan ateratzea garrantzirik gabea izango litzateke.
Service Pack 2a duten eta sareko unitate esleituak dituen Windows (2000 ~ XP) sistemetan, gertatu ahal da USB memoria konektatzean, sistemak aurrez erabileran den letra bat ez ematea. Kasu horretan, diskoen administratzailera joan beharko da (diskmgmta,msc), USB unitatea aurkitu eta eskuz unitatearen letra aldatu.[2]
Windows Xp-en, gerta daiteke, USB memoria ez bada modu segurua funtzioarekin ateratzen, Windowsek gailu hori automatikoki problematiko bezala markatu eta desgaitzea, eta gertatu oi da aipatu memoria beste ordenagailu batzuetan erabili ahal dela baina ez problematikoa bezala markatua dagoenean. Gailuen administratzailera sartu eta berriz gaitu behar da.[3]
Osagaiak
aldatu1 | USB konektorea |
---|---|
2 | Biltegiratze masiboen kontrolerako USB gailua |
3 | Proba puntuak |
4 | Flash memoriaren zirkuitua |
5 | Kristalezko osziladorea |
6 | LEDa |
7 | Idazketen kontrako segurtasun etengailua |
8 | Bigarren flash memoria zirkuitu batentzako leku erabilgarria |
Osagai primarioak
aldatuUSB memoria baten ohiko zatiak hurrengoak dira:
- A motako USB konektore ar bat (1): ordenagailuarekiko interfaze fisikoa ematen du.
- Biltegiratze masiboaren USB kontroladorea (2): USB kontrolatzailea inplementatzen du eta interfaze homogeneo eta lineala ematen du blokeetara zuzendutako USB gailu serialetan, eta ezkutatu blokeetarako orientazioaren konplexutasuna, blokeen ezabaketa eta higaduraren balantzea. Kontrolatzaile honek RISC mikroprozesadore txiki bat dauka eta, RAM eta ROM memoria zirkuituen kopuru txiki bat.
- FLASHNAND memoria zirkuitua (4): datuak gordetzen ditu.
- Kristalezko osziladorea (5): gailuaren erloju nagusiaren seinalea sortzen du 12 MHZra eta datuen irteera kontrolatzen du fase jarraipenerako begizta|fase itxiko begizta baten bidez (Loop phase-locked).
Osagai gehigarriak
aldatuOhiko gailuek batzuetan elementuok ere izaten dituzte:
- Zubiak eta proba puntuak (3): unitatearen fabrikazioan zehar probetan erabiliak edo kodearen kargatzearentzat prozesadorearen barruan erabiliak.
- LEDak (6): konputagailu eta gailuaren arteko datu-transferentzia erakusten dute.
- Idazketaren babeserako etengailua (7): Idazketa edo ezabaketa eragiketengandik datuak babesteko erabilia.
- Leku librea (8): bigarren memoria zirkuitu bat gehitzeko lekua dago. Honek fabrikatzaileei baimentzen die zirkuitu inprimatu bera erabiltzea tamaina desberdinetako gailuentzat eta honela merkatuaren beharrei erantzutea.
- USB konektorearen estalkia: Kalteen arriskua txikiagotzen du eta gailuaren itxura hobetu. Unitate batzuk ez dute taparik baina bai USB konexio atzeragarri bat. Beste aparatu batzuek gailutik inoiz bereizten ez den tapa birakari bat daukate eta galtzeko arriskua saihesten du.
- Garraiorako laguntza: kasu askotan, estalkiak kate edo lepoko baterako egokitutako irekidura bat dauka; hala ere, diseinu horrek gailua galtzeko arriskua handitzen du. Arrazoi horrengatik, beste askok irekidura hori gailuaren gorputzean dute, ez estalkian. Diseinu horren desabantaila gailua konektatuta dagoenean kate edo lepokoari lotuta geratzea da. Diseinu askok irekidura leku bietan dakarte.
Etorkizuneko garapenak
aldatuErdieroaleen enpresak esfortzu handi bat egite ari dira osagaien kostuak jaisten, gailu hauen zenbait funtzio txip bakar batean integratuz, honek parteen kopuruaren gutxitze bat eragiten du eta, batez ere, kostu osoan.
Gaur egun saiatzen ari dira abiadura handiagoko flash gailuak garatzen, geroko USB 3.0 portuari esker. Hala ere, USB 3.0 flash gailu hori hobetuta dago eta transmisio-abiadura on batera iristen da, bere teknologia berriari esker.
USB 3.0
aldatu2008an aurkeztu zen. Erabiltzeko prest egon arren, litekeena da bi edo hiru urte inguru pasatzea erabilera masibodun gailuen artean sartua izateko, ezaugarri berri horiek dituzten produktuen agerraldia 2009 edo 2010 urtetik aurrera kokatzen delarik.
USB 3.0. atakaren berritasun tekniko nagusia da transferentzia gaitasuna 4.8 gigabit/s-ra igotzen dela, non gaur egun 480Mb-etakoa den. Barneko kobrezko kableatua mantenduko da USB 1.0 eta 2.0 teknologiekin bateragarritasuna ziurtatzeko.
USB 2.0ko kableak lau linea baditu, bi datuetarako, beste bat korronterako eta, azkena, lurrerako hartunerako, baina USB 3.0an bost lerro gehitzen dira. Haietako bi informazioa bidaltzeko erabiliko dira eta beste bi jasotzeko, bi noranzkoko trafikoa baimentzen delarik, aldi berean zentzu bietan. Lerro zenbakiak ugaritzeak, transmisio-abiadura 480 Mb/s-tik 4,8Gb-ra handitzea ahalbidetzen du. Hemendik dator zehaztapen hau jasotzen ere duen izena: USB Superspeed.
USB 1.x eta 2.0 kable batek garraiatzen duen energia kopurua txikiegia da kasu askotan zenbait gailu kargatzeko, bereziki euretako bat baino gehiago konektatuta dauden konzentradoreak erabiltzen baditugu. USB 3.0-n korrontearen intentsitatea handitzen da 100 miliamperetatik 900 miliamperetara, gailu gehiago kargatu ahal direlarik edo azkarrago egin. Intentsitate handiagotze honek energia errendimendu txikiago bat eragin lezake. Baina hartan pentsatzean, USB 3.0-k etenduretan oinarritua dagoen protokolo berri bat erabiltzen du, aurrekoak ez bezala, zeina gailuak periodikoki kontsultatzean oinarritzen baitzen.
USB 3.0-n lerroak gehitzeak kablea lodiagoa izatea eragiten du, garrantzizko eragozpen bat. Orain arte kableak malguak baziren, estandar berriarekin hauek Ethernet sareetan erabiltzen diren kableen antzeko lodiera dute, beraz zurrunagoak.
Zorionez, USB 1.0 eta 2.0 artean pasatzen den bezala bateragarritasuna bermatua dago USB 2.0 eta 3.0 artean, antzeko konektoreen erabilerari esker, non kontaktu gehigarriak paraleloan ipintzen diren, mota desberdineko ataka erabiltzen den kasuetan eraginik ez duelarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ AutoRun funtzioaren konfigurazioa USB memorietan Flashbay.es-en' artikulua'
- ↑ Unitate berri bat edo esleitutako sare unitate bat ez dago erabilgarri Windows-eko esploratzailean microsoft.com-en. Atzipen data:2008ko otsailaren 8a.
- ↑ PC batean detektatua ez den USB memoria baina bai gainontzekoetan.