Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Urolaldeko gipuzkera gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdialdean eta mendebaldeko kostaldean mintzatzen dena. Luis Luziano Bonaparteren sailkapenari jarraitu diotenen artean, oro har, Beterriko gipuzkeratzat ageri da (hemen Beterriko gipuzkeratzat izendatu dugun Tolosaldeko eta Donostialdeko hizkerarekin batera); Pedro Irizarrek (gipuzkeraren) Azpeitiko aldaeratzat sailkatu zuen; eta Koldo Zuazok erdialdeko euskalkiaren sartaldeko azpieuskalkitzat sailkatu du (hemen Goierriko gipuzkeratzat izendatu dugunarekin batera).

Urolaldeko gipuzkera
     Urolaldeko hizkeran mintzo diren udalerriak.
EuskalkiaGipuzkera
Hitz egiten den eremuaAia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Deba, Errezil, Getaria, Zarautz, Zestoa eta Zumaia
Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuaUrola Garaiko bi udalerri: Urretxu eta Zumarraga.
Debabarreneko hiru udalerri: Mutriku, Mendaro eta Elgoibar.

Nagusiki Urola ibaiaren arroan mintzatzen da: zehazki, Urola Erdian eta Urola Kostan (Orio izan ezik). Urola Garaian, berriz, goreneko aldean (Ezkio-Itsaso eta Legazpi) Goierriko gipuzkera egiten dute; eta, beherenekoan (Urretxu eta Zumarraga), Urolaldeko gipuzkeraren eta Goierrikoaren artekoa den hizkera.

Urolaldeko hizkeran mintzo diren udalerriak

aldatu

Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Deba, Errezil, Getaria, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Beste azpieuskalkiekiko lotura egiten duten udalerriak

aldatu

Mendebaleko euskararen (bizkaiera) eta erdialdekoaren (gipuzkera) arteko muga, historian

aldatu
 
Ezkerrean, ilunago, gaur egun mendebaleko euskararekiko tarteko hizkera duten Urolaldeko gipuzkerako hiru herriak.

Azken mendeotan badirudi Gipuzkoa hegoaldean nahiko egonkorra izan dela muga hori, baina iparraldean aldatuz joan dela, hau da, aldatuz joan dela bizkaieraren sortaldeko azpieuskalkiaren eta Urolaldeko gipuzkeraren arteko muga. Kontuan hartu behar da, dena dela, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, ondorengo euskalari hauetako bakoitzak bere sailkapen irizpideak erabili zituela, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla oro har.

« En Elgoibar y más en Eibar empieza el dialecto de Vizcaya en mucha parte: eman eustan, egin eben, buruagaz, etc., y corre por Placencia, más o menos por Vergara, Mondragón, Arechavaleta, Escoriaza, Salinas, Oñate y todas aquellas aldeas. En la marina de Motrico hasta Fuenterrabía apenas hay distinción del dialecto común de Guipúzcoa. »
Manuel Larramendi (1754): Corografía de Guipúzcoa, 1969, 301. orrialdea
« Respecto a los límites [del dialecto vizcaíno] establecidos por el Príncipe para el dialecto, hemos modificado el oriental, con la exclusión de la población de Elgóibar, que del dialecto vizcaíno (variedad de Vergara) pasa a formar parte del guipuzcoano (variedad de Azpeitia). »
Pedro Irizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, Euskaltzaindia, 2008. 5. orrialdea
  • Koldo Zuazoren 2008ko mapan, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar bi azpieuskalkion arteko lotura eremutzat ageri dira —Deba, ez osorik: udalerriaren iparraldea, kostaldeko zerrenda (hirigunea barne), gipuzkeratzat markatzen du; eta gainerakoa, lotura eremutzat—,[3] 1999an Deba ibarreko euskararen gaineko azterketan esandakoa berretsiz.[4] 2015eko mapan, aldiz, Deban jadanik bete-betean Urolaldeko euskara egiten dela ageri da.[5]

Azpeitia eta Azkoitiko euskara

aldatu

Hitz bukaeretan, Azpeitian -ye amaitzen da, eta -xe Azkoitian[6]:

  • ogiye (Azpeitia) / ogixe (Azkotia)
  • hoyek eta hayek (Azpeitia) / hoixek eta haixek (Azkoitia)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Inguru guztietako jendea Meagara erromeriara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  2. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  3. Koldo Zuazo: Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.
  4. «Saio honetan ikusittakuak erakusten dabenez, Debabarreneko berbetak egitten dabe mendebaleko euskalkixaren eta erdialdekuaren arteko loturia, eta baitta, beste negurri baten, Antzuola eta Bergara aldekuak be.» (Koldo Zuazo [1999]: Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak, 1999.)
  5. Koldo Zuazo: Euskalkiak.com.
  6. Martirieta (Martitte). Ahotsak.eus

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu