Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Vicente González Moreno

gudari espainiarra

Vicente González Moreno (Cádiz, 1778ko abenduaren 9a - Urdazubi, 1839ko irailaren 6a) Espainiako militar karlista izan zen, Lehen Karlistaldian parte hartu zuena.

Vicente González Moreno

Bizitza
JaiotzaCádiz1778ko abenduaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaUrdazubi1839ko irailaren 6a (60 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Bizitza

aldatu

Vicente González Moreno Cádizen jaio zen 1778ko abenduaren 9an. Oso gazte zela Frantziako Konbentzioaren aurkako gerran parte hartu zuen. Kapitain izendatu zuten 1801. urtean. Napoleonen armadaren inbasioari aurre egiteko 9.000 lagunek osaturiko gudarostea eratu eta, besteak beste, Zaragoza eta Tutera hiriak hartu zituen. Mariskal izendatu zuten 1830ean eta Torrijos jeneral liberalaren matxinada zapuztu zuen. Torrijos eta bere gizonak fusilatu zituen. Granadako kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.

1833an, Fernando VII.a hildakoan, Karlos V.a erregegaiaren esanetara jarri zen eta hark Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herrira eginiko bidaietan lagundu zion. Tomas Zumalakarregi hil eta gero, Iparraldeko Armadako jeneral nagusi izendatu zuten, baina postu hartatik kendu zuten Mendigorriko hondamendiaren ondoren. 1837an, Kapitain Nagusi izendatu zuten. Ez zuen sekula harreman onik izan Marotorekin, eta Bergarako besarkadaren aurka zeuden militarren buru jarri zen. Ipar Euskal Herrira ihes egiten saiatu zen batean atxilo hartu eta hil egin zuten Marotoren jarraitzaileek.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu