Vlaams Belang
Vlaams Belang (euskaraz: «flandriar interesa») eskuin muturreko alderdi politiko flandriarra da. Alderdiak Flandriaren independentzia aldarrikatzen du, eta herrialdera sartzen diren etorkinei kontrol zorrotzak ezartzea. Horrela, herriko ohituretara eta hizkuntzara ohitzen ez diren etorkinak lurraldetik kanporatzeko eskubidea aldarrikatzen du. Ekonomikoki alderdi liberala da, estatuak ekonomian parte-hartze mugatua izan behar duela eta zergak txikiak izan behar direla alegia.
Vlaams Belang | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | VB |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Belgika |
Ideologia | Flandriar nazionalismoa, Kontserbadurismo nazionalista, Eskuindar populismoa, Euroeszeptizismoa, Kontserbadurismo soziala, Separatismoa eta neo-fascism (en) |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
Jarduera | |
Kide kopurua | 17.255 (2014) |
Honen parte | Patriots for Europe (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Tom Van Grieken |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2004ko azaroaren 14a |
Sorlekua | Anberes |
Aurrekoak | Vlaams Blok (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuVlaams Belang alderdia 2005. urtean sortu bazen ere, antzeko alderdi ugari egon da Flandriako politikan 1970eko hamarkadatik hona, Vlaams Blok alderdia esaterako. Volksunie alderdiko buru zen Hugo Schiltzek politikari aurrerakoiagoak erakarri zituen alderdira eta Belgika estatu federal bat zela onartu zuen. Volksunie alderdiko erradikalenek ez zuten egoera onartu, eta bi alderdi txikitan banandu ziren Volksunie alderditik.
Batetik Vlaams Nationale Partij (Flandriako Alderdi Nazionala VNP), Karel Dillenek zuzendua. Eta bestetik Vlaamse Volkspartij (Flandriako Alderdi Herrikoia VVP), Lode Claes senatuko kide ohiaren gidaritzapean. Bi alderdiak koalizioan aurkeztu ziren 1978ko hauteskunde orokorretara, Vlaams Blok (Flandriako Bloke) izena hartuz. Parlamentuan kide bakarra lortu zuten, Karel Dillen parlamentari aukeratu zuten. Hauteskundeen ondoren bi alderdiak Vlaams Blok alderdi berria sortu zuten.
Alderdiaren hazkundea 1990eko hamarkadan gertatu zen batez ere. 1991ko hauteskundeetan parlamentuan bi eserleku izatetik 12 izatera igaro zen, botoen %6,6a eskuratuz. 2003ko hauteskundeetan bestalde, botoen %11,59a lortu zuen eta parlamentuko 18 eserleku. 2002an Vlaams Blok alderdia osatzen zuten hiru erakunderen aurkako epaiketa hasi zen. Diskriminazioa aldarrikatzea leporatu zieten eta horrela alderdiaren ilegalizazioa gerta zitekeela kontuan hartuz, alderdi berria sortu zuten Vlaams Belang.
2006ko udal hauteskundeetan Vlaams Belang alderdiak 800 zinegotzi lortu zituen, aurreko hauteskundeetan 439 lortu ostean. Dena den, ez zuen lortu Anberesko hirian irabazterik.
2012ko Belgikako udal hauteskundeetan galera handia jasan zituen alderdiak eta botoen erdia baino gehiago galdu zuen hiri askotan, tartean Anberes.
Hauteskundeen emaitzak
aldatuUrtea | botoen %a | legebiltzarkideak |
---|---|---|
1991ko Belgikako hauteskundeak | %6,6 | 12 (150etik) |
1995eko Belgikako hauteskundeak | %7,8 | 11 (150etik) |
1999ko Belgikako hauteskundeak | %9,9 | 15 (150etik) |
2003ko Belgikako hauteskundeak | %11,6 | 18 (150etik) |
2007ko Belgikako hauteskundeak | %12,0 | 17 (150etik) |
2010eko Belgikako hauteskundeak | %7,7 | 12 (150etik) |
2014ko Belgikako hauteskundeak | %3,67 | 3 (150etik) |
2019ko Belgikako hauteskundeak | %11,95 | 18 (150etik) |