Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

W eta Z bosoiak elkarreragin nuklear ahularen partikula bitartekariak dira, naturako lau funtsezko elkarreraginetako bat. Masa handiko hiru partikula mota dira, oro har beste partikula batzuen (leptoiak eta quarkak) zaporea aldatzeaz arduratzen direnak.

W eta Z bosoi
KonposaketaW boson (en) Itzuli ()
Z boson (en) Itzuli ()
Elkarreraginakelkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio
Aurkitualist of values as qualifiers (en) Itzuli 1983
Bataz besteko bizitza0 s
Karga elektrikoa0 e eta 0 e

CERNean aurkituak izan ziren 1983an, euren existentzia eta ezaugarri orokorrak askoz lehenago aurresanak izan ziren arren. W bosoiak izen hau ingelesezko weak hitzagatik jasotzen du, bereizten duen elkarreragin ahulagatik. Z bosoiak bere izena, aurkitua izan zen azkena izanagatik jasoko zuen, edo "zero" karga elektrikoa izateagatik agian. Tarteko bosoi bezala ere ezagutzen dira.

Propietateak

aldatu

Bi W bosoi mota daude: bat karga elektriko positiboarekin, funtsezko kargaren parekoa, eta bestea karga berarekin baina negatiboa. W+ eta W- bezala irudikatzen dira, eta biak dira elkarren antipartikula. Z bosoia elektrikoki neutroa da, eta bera da bere antipartikula propioa.

Hiru bosoi motak oso masiboak dira funtsezko partikulak izateko. W bosoiek 80,4 GeV/c2eko masa dute, eta Z bosoiak 91,2 GeV/c2ekoa. Burdin nukleoak baino masiboagoak dira, elkarrekintza honen eragina hain distantzia txikietan gertatzea ongi azaltzen duena, 10-18 metroko neurrian.

Hiru bosoiek 1 spina dute, eta 10-25 segundoko batez besteko bizi iraupen oso laburra.

Kanpo estekak

aldatu