William Tubman
William Vacanarat Shadrach Tubman (Harper, Liberia, 1895eko azaroaren 29a - Londres, 1971ko uztailaren 23a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 19. presidentea izan zen 1944tik 1971ra.
William Tubman | |||||
---|---|---|---|---|---|
1944ko urtarrilaren 3a - 1971ko uztailaren 23a ← Edwin Barclay - William Tolbert →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Harper (en) , 1895eko azaroaren 29a | ||||
Herrialdea | Liberia | ||||
Heriotza | Londres, 1971ko uztailaren 23a (75 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Antoinette Tubman (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta epailea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Metodismoa | ||||
Alderdi politikoa | True Whig Party (en) | ||||
Abokatua 22 urte zituenetik 1923an sartu zen politikan, senatari hautatu zutenean. 1943an presidente aukeratu zuten Edwin Barclay ordezkatzeko eta 1944ko urtarrilaren 4an karguaren zina egin zuen. 27 urtez egon zen boterean. Estatu Batuen aliatua izan zen, baina baita panafrikanista ere, eta Afrikako Batasuna sortzen lagundu zuen. Atzerriko inbertsioak lortu zituen eta ekonomia eta azpiegiturak modernizatu zituen. 1955ean atentatu bat jasan ondoren oposizioa erreprimitu zuen eta bere erregimena gero eta autoritarioagoa bihurtu zen. 1971n hil zen eta William Tolbert presidenteordea izan zen haren oinordekoa.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Liberiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |