Wim van Est
Wim van Est (Moerdijk, 1923ko martxoaren 25a - Roosendaal, 2003ko maiatzaren 1a) herbeheretar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1949 eta 1965 artean. Pista txirrindularitzan zein errepide txirrindularitzan aritu zen. Bere kirol karreran zehar 81 garaipen lortu zituen.
Wim van Est | |
---|---|
(1952) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Moerdijk, 1923ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Roosendaal, 2003ko maiatzaren 1a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta pistako txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Aubisqueko biziraulea ezizena jasotzen zuen. Frantziako Tourreko maillot horia jantzi zuen lehen herbeheretarra izan zen.
Biografia
aldatuBizia irabazteko, Wim van Est tabako trafikoan hasi zen, garraiobide bezala bizikleta erabiltzen zuelarik, baina atxilotu egin zuten eta denbora bat preso eman zuen.
1946an hasi zen txirrindularitzan, txirrindulari profesional batek tokiko lasterketa batean korritzen ikusi zuenean. Bere lehen garaipen handia 1950ean izan zen, Bordele-Paris lasterketan, klasikarik luzeena izan dena (550 kilometro baino gehiago).
1951n Frantziako Tourrean parte hartu zuen herbeheretar taldeko kide izan zen. 12. etapan, Agen eta Dax artean talde txiki batekin ihes egin zuen, etapa irabaziz eta liderrari 19 minutu ateraz, honen ondorioz maillot horia jantzi ahal izan zuelarik. Hala, maillot horia jantzi duen lehen herbeheretarra bihurtu zen, bere herrialdean goretsia izan zelarik. Arrakasta, baina, laburra izan zen, hurrengo egunean, bere lidertza defendatzen ari zela, 70 metroko altuerako amildegi batetik erori baitzen Col d'Aubisqueren jeitsieran, ondorioz, lasterketatik erretiratu behar izan zuelarik. Hau izan zen bere Aubisqueko biziraulea ezizenaren jatorria.
1953an ere Italiako Giroan etapa bat irabazten eta maillot arrosa janzten lehen herbeheretarra izan zen.
2 aldiz irabazi zuen Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa baita, beste zenbait txapelketa nazional ere.
Palmaresa
aldatu1949
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
- Putteko Saria
1950
- Bordele-Paris
- Brujasko Saria
- Houthalengo Saria
- Oostkampeko Saria
- Sant Willebrordeko Saria
1951
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Etten-Leurko Saria
- 2. Bordele-Parisen
1952
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Bordele-Paris
- Herbehereetako Itzulia eta 2 etapa
- Limburgeko Zirkuitua
- Nokere Koerse
- Borgerhouteko Saria
- St Willebrordeko Saria
- Oosterhouteko Saria
1953
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Flandriako Tourra
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Etapa 1 Belgikako Itzulian
- Zandvoort Saria
- Acht van Chaam
- Belseleko Saria
- Eedeko Saria
- Kerkradeko Saria
- Koewachteko Saria
- Leidengo Saria
- Pont-L'Abbéko Saria
- Rotterdameko Saria
- 2. Gante-Wevelgemen
- 2. Bordele-Parisen
1954
- Herbehereetako Itzulia eta 3 etapa
- Anverseko Hiru Egunak
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- 2. Acht van Chaamen
- 2. Bordele-Parisen
- 3. Vilvoordeko Sari Nagusian
1955
- Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelduna
- Mandel-Lys-Escaut Zirkuitua
- Acht van Chaam
- 2. Herbehereetako Itzulian eta bi etapa
- Amsterdamgo Saria
1956
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Herbehereetako fondo erdiko txapelduna
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- 3. Herbehereetako Itzulian eta etapa bat
- Etapa 1 Anverseko Hiru Egunetan
- Vilvoordeko Sari Nagusia
- Maldegemgo Saria
- Boomgo Saria
- 2. Kuurne-Brusela-Kuurnen
- 3. Flandriako txapelketan
1957
- Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 2. Herbehereetako Itzulian eta bi etapa
- 8. Frantziako Tourrean
1958
- Etten-Leurko Saria
- 2. Acht van Chaamen
1959
- Kruiningengo Saria
- Wilrijkeko Saria
1960
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
1961
1963
- Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
- Hiru Alemaniar Hirietako Zirkuitua
- Brasschaateko Sari Nagusia
- 3. Acht van Chaamen
1964
Emaitzak Frantziako Tourrean
aldatu- 1951: 13. etapan lasterketa utzi egiten du. Etapa bat irabazi zuen eta etapa batez maillot horia jantzi zuen.
- 1952: 17.
- 1953: 13. eta etapa 1
- 1954: 16. eta etapa 1
- 1955: 15. eta etapa batez maillot horia jantzi zuen
- 1957: 8.
- 1958: 48. eta bi etapaz maillot horia jantzi zuen
- 1960: 39.
- 1961: 9. etapan utzi zuen lasterketa
Emaitzak Italiako Giroan
aldatu- 1953: 13., etapa 1 eta etapa batez maglia arrosa jantzi zuen
- 1954: 19.
- 1957: 16.
- 1960: 32.
Emaitzak Espainiako Vueltan
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Wim van Est - ProCyclingStats