Winchester '73
Winchester '73 1950eko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. James Stewart, Shelley Winters eta Stephen McNally aktoreek antzeztu zuten. Anthony Mann eta James Stewartek elkarrekin batera lan egin zuten bost filmeetako lehenbizikoa izan zen. Zuri-beltzean filmatua dago.
Winchester '73 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1950 |
Izenburua | Winchester '73 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anthony Mann |
Gidoigilea(k) | Borden Chase (en) Robert L. Richards (en) |
Antzezlea(k) | |
James Stewart Shelley Winters Stephen McNally Dan Duryea Millard Mitchell John McIntire Will Geer Jay C. Flippen Rock Hudson John Alexander Abner Biberman (en) Tony Curtis James Best Jimmy Hawkins Jack Kenny Tony Taylor (en) Charles Drake Forrest Taylor Chuck Roberson Guy Wilkerson Steve Brodie James Millican Ethan Laidlaw Edmund Cobb | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Rosenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Edward Curtiss (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Walter Scharf |
Argazki-zuzendaria | William H. Daniels |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kansas |
Argumentua
aldatuMendebalde Urruna. Bi zaldizko, Lin McAdam (James Stewart) eta bere adiskidea "High Spade" (Millard Mitchell), "Dutch Henry" Brown (Stephen McNally) jarraituz Dodge City herrira iritsi berri dira. Herria bakean mantentzen ari den Wyatt Earp (Will Geer) sheriff ospetsuarekin topo egingo dute, hortaz, han McAdamek ezin izango du ezertxo ere egin. Gainera, uztailaren 4a eta AEBko Independentzia Eguna izanik, jendea bertan osptuko den tiro txapelketako leheen sariaren inguruan biltzen hasi da, erriflen bikain bat: Winchester '73 modeloa.
Lin McAdamek txapelketa irabazi eta erriflea bereganatuko du, baina haren lehiakidea izan den "Dutch Henry" Brownek erriflea lapurtu eta herritik ihes egingo du. Erriflea arma-trafikatzaile baten eskuetara iragango da, ondoren indiar buruzagi baten jabetza izango da eta azkenik gaizkile batena. Bienbitartean, McAdam bai "Dutch Henry" Brown nahiz erriflearen bila etengabe eta nekagaitz jarraituko du.
Aktoreak
aldatu- James Stewart: Lin McAdam
- Shelley Winters: Lola Manners
- Dan Duryea: Waco Johnnie Dean
- Stephen McNally: Dutch Henry Brown
- Millard Mitchell: High-Spade Frankie Wilson
- Charles Drake: Steve Miller
- John McIntire: Joe Lamont
- Will Geer: Wyatt Earp
- Jay C. Flippen: Wilkes sarjentua
- Rock Hudson: Young Bull
- Tony Curtis: Doan (kredituetan "Anthony Curtis" gisa)
- John Alexander: Jack Riker
- James Best: Crater
- Abner Biberman: Latigo Means
- Steve Brodie: Wesley
Iruditegia
aldatu-
Lin McAdam (James Stewart) tiro txapelketan.
-
Lola Manners (Shelley Winters) eta Lin McAdam (James Stewart).
-
Lin McAdam (James Stewart) eta Wilkes sarjentua (Jay C. Flippen).