Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

XVII. mendea 1601eko urtarrilaren 1ean hasi eta 1700eko abenduaren 31n amaitu zen. Mende honen hasieran, gutxi gorabehera, 560 milioi pertsona bizi ziren munduan, eta mendearen amaieran, berriz, 600 milioi[1].

Mendeak:
XVI.a - XVII.a - XVIII.a
Hamarkadak:
1600koa 1610koa 1620koa 1630koa 1640koa1650koa 1660koa 1670koa 1680koa 1690koa
Kategoriak:
Jaiotakoak - Hildakoak
Mundua 1700. urte inguruan.

Kontinente guztien arteko konexioa, XVI. mendean hasi zena, merkataritza sare global bat barne, areagotu egin zen mende honetan. Holandarrak potentzia komertzial global bat bezala agertu ziren eta iberiar inperioak bultzatu zituzten. Frantzia eta, gero eta gehiago, Ingalaterra ere munduko merkataritzan sartu ziren. Europarren eragina mundu mailan mugatua izaten jarraitu zuen, Txina eta India munduko ekonomiarik handienak baitziren eta Otomandar Inperioak bere posizio indartsuari eusten zion. Beraz, munduko merkataritzaren ezaugarria munduko eskualdeen arteko oreka moderno goiztiarra izan zen[2].

Izotz Aro Txikiaren baldintza klimatiko mugakoek uztak galtzea ekarri zuten, ondoren goseteak eta epidemiak etorri zirelarik. Galera handiak izan zituzten gerra ugari ere gertatu zirenez, garaikide askok, baita ondorengo historialariek ere, XVII. mendea krisi mendea izan zela uste izan zuten. Hala ere, krisi fenomenoen intentsitatea asko aldatzen zen eskualde batetik bestera eta denboran zehar. Botere politikoaren gatazkak antagonismo konfesional eta erlijiosoek gogor kargatzen zituzten, eta are gehiago handitu ziren[3]. Horietatik, Hogeita Hamar Urteko Gerra, Erdialdeko Europako zati handiak suntsitu zituena eta biztanleria nabarmen murriztu zuena, gatazkarik bortitzenetako bat izan zen. Barne gatazka politikoak, askotan muga konfesionaletan zehar, biktima ugari izan ziren Ingalaterran, Polonian eta Frantzian. Inperio askotan, erregeek, botere politikoa gero eta gehiago zentralizatu eta burokratizatu nahi zutenak, estamentuen aurka borrokatu zuten. Borroka honek oso emaitza ezberdinak izan zituen eskualde ezberdinetan. Frantzia Europako absolutismo eredu bihurtu zen bitartean, Ingalaterran parlamentuak botere handia lortu zuen erregeengandik.

Viena konkistatzeko bere ahaleginean porrot egin ondoren, Otomandar Inperioa gero eta gehiago ahuldu zen, Austriako Habsburgotarrak Balkanetan hedatzen hasi ziren bitartean, bere inperioa etnia anitzeko estatu bihurtu zen. Errusiak eta Indiako Mogol Inperioak euren inperioen hedapena jarraitu zuten aurreko mendean hasitako bidetik. Txinak ere bere hedapen prozesua hasi zuen, aurretik Mantxuriako Qing dinastiak boterea hartu zuenean asaldatze prozesu bat izan ondoren, gerraren biktima ugari eta gainbehera ekonomikoa eragin zituena. Aldez aurretik bateratutako Japonia lurraldekako status quora mugatu zen, eta neurri handi batean atzerriarekiko harremanak murriztu zituen.

Karibeko eta Latinoamerikako plantazioen eskulanaren eskaria gero eta esklabo afrikar gehiagok bete zuten. Holandarrek euren inperio koloniala hedatu zutenean, bereziki Asiako hego-ekialdean, Ingalaterra eta Frantzia Ipar Amerika kolonizatzen hasi ziren.

Europa

aldatu
Ikus, gainera: «XVII. mendeko krisia»

1618 eta 1648 artean Hogeita Hamar Urteko Gerrak kontinente zaharra astindu zuen. Westfaliako Bakearekin amaitu zen, eta ondorioak Habsburgotarren gailentasunaren amaiera eta Borboi leinuarenaren hasiera eta Suediar Inperioaren hastapenak eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren deszentralizazioa izan ziren.

Afrika

aldatu

Esklabotza Afrikan mende honetan modu bortitzean garatu zen, Ameriketara batik bat bidalitako milaka gizon eta emakumerekin, europar inperioen eskutik. Bien bitartean, kontinentea banatu zuten britainiar eta frantziarren artean nagusiki, baita portugaldar, espainiar, herbeheretar, alemaniar eta italiarrek ere.

Mogol Inperioak, aurreko mendean gailurra jo eta gero, zabaldu egin zen kanpotik etorritako jesuitei eta Britainiar Inperioari. Garaia honetakoak dira, besteak beste, [Taj Majal]] eta Gotorleku Gorria eraikin enblematikoak.

Txinan, bestela, 1644an abiatu zen Qing dinastia, Mantxuriatik etorritakoak. Japonian, 1639an apurtu zituzten harremanak misiolari eta ia atzerritar guztiekin.

Amerika

aldatu

Frantziar Inperio Koloniala lehendabiziko kokalekuak ezarri zituen Eskozia Berria eta Quebec aldean. 1663an, Frantzia Berria lurraldea euren menpe gelditu zen. Britainiar Inperioa, bestela, Virginiako kostaldetik hasita, Hamahiru Koloniak garatu zituen, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean. Herbeheretar Inperioa eta Suediakoa ere Ipar Amerikan hedatu ziren mende honetan.

Bitartean, Espainiar Inperioa bere momenturik gorenean zegoen, Hego Amerika (Peruko Erregeorderria) eta Ertamerika (Guatemalako kapitaintza nagusia) ia guztia euren menpean egonda, baita gaurko AEBetako mendebaldea eta hegoaldea ere (Espainia Berriko Erregeorderria). Portugaldar Inperioa, bestela, Brasil aldean hedatuta zegoen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Weigl, Andreas.. (2012). Bevölkerungsgeschichte Europas : von den Anfängen bis in die Gegenwart. Böhlau Verlag ISBN 978-3-8252-3756-1. PMC 813375143. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  2. Kleinschmidt, Christian, 1961-. Wirtschaftsgeschichte der Neuzeit : die Weltwirtschaft, 1500-1850. (Originalausgabe. argitaraldia) ISBN 978-3-406-70801-5. PMC 1154412130. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  3. Die Welt im 17. Jahrhundert. Mandelbaum-Verl 2008 ISBN 978-3-85476-267-6. PMC 552605389. (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).

Kanpo estekak

aldatu