Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Xabier Lasa Gorraiz

Nafarroa Garaiko politikari eta idazlea

Xabier Lasa Gorraiz, literaturan Xabi Lasa, (Iruñea, 1967ko uztailaren 28a) Nafarroa Garaiko itzultzaile, politikari eta idazlea. 2007tik Berriozarko alkatea izan zen Nafarroa Bai taldearekin (2007-2011 eta 2011-2015 legealdietan); baita ere foru-parlamentaria zortzigarren legealdia, 2011tik 2015era. 2013 eta 2015 artean Aralar alderdiaren Nafarroako koordinatzailea izan zen.

Xabier Lasa Gorraiz
Bizitza
JaiotzaIruñea1967ko uztailaren 28a (57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea

1995ean Ikasketa Erlijiosoetan eta, 2000. urtean, Teologian lizentziatu zen. Lanbideari dagokionez, Iruñeko Elizbarrutiko euskara itzultzailea eta Euskal Pastoraltza Sailaren idazkaria izan da 1996tik 2007ra. San Frantzisko Xabierkoa Teologia Ikastetxe Goreneko irakaslea izan da 2002tik 2007ra eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua 1996tik 2007ra. 2015eko abuztuan Toki Administrazioko zuzendari nagusi izendatu zuten.[1][2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu