Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Éamonn Ceannt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Éamonn Ceannt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Thomas Kent
JaiotzaBallymoe1881eko irailaren 21a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKilmainham Gaol1916ko maiatzaren 8a (34 urte)
Hobiratze lekuaArbour Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Áine Ceannt (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
KidetzaIrlandar Anaitasun Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakPazko matxinada

Find a Grave: 4273 Edit the value on Wikidata

Éamonn Ceannt, jaiotzez Edward Thomas Kent (1881eko irailaren 21a, Ballymoe, Galway konderria1916ko maiatzaren 8a, Kilmainham Gaol, Dublin) irlandar errepublikarra eta 1916ko Pazko matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena sinatu zuten buruzagietako bat izan zen.

Galway konderrian dagoen Ballymoe udalerrian jaio zen, zazpi-anai-arrebetatik zaharrena izanik. Bere aita Royal Irish Constabularyko polizia zen eta 1892an erretiroa hartu zuen, familia osoa Dulinera lekualdatuz. Jada gaztaroan Edwardek irlandar nazionalismoarekiko interesa piztu zitzaion. Liga Gaelikoa edo Conradh na Gaeilge erakundeko kidea egin eta bere izena irlandera hizkuntzako izenera itzuli zuen (Éamonn), gainera uilleann pipes irlandar gaitajole trebe bilakatu zen, behin batez erbesteratuak zeuden irlandar apaiz batzuk lagundurik Pio X.a Aitasantuaren aurrean ere musika emanaldia eskeiniz. Dublingo Udalarentzat kontulari gisa ere lan egin zuen.

Gaur egun Dublingo Éamonn Ceannt parkean dagoen oroitarria.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Áine O'Brennanekin irlanderaz ospatutako ezkontzan ezkondu zen. 1906an Ronán semea eduki zuten. Áine Ceanntek Gurutze Zuria (ingelesez White Cross) sortu zuen, Britainiar Armadaren ekintzen ondorioz eta Anglo-Irlandar Gerran independentisten alde ateratzeagatik baliabiderik gabe gelditu ziren irlandar familia txiroei laguntzeko erakundea.

Pazko matxinada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pazko matxinada»

1913an Irlandar Anaitasun Errepublikarraren kide egin zen, eta gerora Irlandar Boluntarioak erakundeko kide soratzaileetako bat ere izan zen. 1916ko Pazko Matxinadan, Batzorde Militarreko kideetako bat izan zen, bai eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren zazpi sinatzaileetako bat ere. IV, Boluntarioen Bataloiko kide izan zen, eta matxinadan South Dublin Union eraikinean eta Marrowbone Lane destilategian bere agindupeko ehun gizonekin batera gotortua egon zen, haien artean bere menpeko buruzagiak ziren Cathal Brugha eta William T. Cosgrave. Bere taldea aste batez gogor borrokatu zen, baina azkenean matxinadaren buruzagi nagusia zen Patrick Pearsek hala aginduta errenditu egin ziren. Ceanntek kokalekua matxinada osoan garaitua izan ez zen gutxienetakoa izan zen, Éamon de Valeraren Boland's Mill eraikineko kokalekuaren antzera.

Matxinada amaitu ostean, Britainiarrek hartan parte hartu zuten guztiekin batera Kilmainham espetxean preso sartu zuten, eta 1916ko maiatzaren 8an fusilatua izan zen.

Galway hirian bere omenez izena darama Ceannt geltokia dago, hiriko autobus eta tren geltoki nagusia da, bestalde, bere izena daramaten beste leku batzuk Dublingo Éamonn Ceannt parkea eta 2005ean erautsia izan zen Ballymun auzoko Eamonn Ceannt dorrea dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • William Henry, Supreme Sacrifice: The Story of Eamonn Ceannt, Mercier Press, 2005
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Éamonn Ceannt Aldatu lotura Wikidatan